Aldahitz: elkarrizketa Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri

Asteartea, 2012ko urtarrilaren 10a

Soziolinguistika Klusterrak oraintsu aurkeztu du Aldahitz izeneko ikerketa. Horren emaitzak ikusgai daude euren webgunean.

Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak.

Ikerketa kualitatiboa izan da eta bi gai aztertu ditu bereziki: langileek bere lankideekin eguneroko hizkuntzan gaztelaniatik euskarara egin dituzten ohitura-aldaketa prozesuak batetik, eta horrekin batera, langile horiek euskara ikasteko nolako bidea egin duten.

Soziolinguistika Klusterrak proiektu hau AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPSrekin lankidetzan garatu du. Pello Jauregi irakaslea (EHU) izan da zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.

Bidaltzailea: lantalan

Erantzunak

  1. […] ohetik gaztelania bota duten (hau da, bikoteetan gaztelaniatik euskarara salto egin duten) eta lankideen artean ohitura aldatu duten pertsonak miatu eta aztertu […]

Erantzun