Euskalgintza: adostasunen sakontasunaz gogoeta egiteko gonbita

Osteguna, 2012ko otsailaren 23a

Eralan III:

Julen Arexolaleiba

Abenduaren 1ean izandako Eralan lantaldeen topaketa saioko hirugarren eta azken hitzaldiaren laburpena da gaur eskaintzen dizueguna. Maite Artola eta Mari Luz Estebanen ondoren izan zen Julen Arexolaleibak emandako hitzaldia.

Julen Arexolaleibak adostasunaren garrantziaz eta elkarlan ez lehiakorraz hitz egiteko baliatu zuen bere interbentzioa. Administrazioa euskaraz aldizkariak Joxe Azurmendiri urrian egindako elkarrizketa hartu zuen abiapuntutzat identitate kontzeptuari buruz hausnartzeko. Orain arteko definizio itxiak baztertu eta identitatea modu aldakor eta dinamikoan ulertu behar dugula adierazi zuen.

Txepetx harira ekarrita, hizkuntza komunitatearen zentraltasunaz mintzatu zen. Komunitatea sortu eta egituratzearen beharraz. Euskaldun osoak (AB – BA tipologiakoak) izango dira komunitatearen erdigunea osatuko dutenak, hauek gabe euskarak ezingo baitu iraun XXI. mendean zehar. Baina euskara ondo jakitea bakarrik ez da nahikoa izango, euskaldunon komunitatearen erdigunean egongo direnak euskaldun osoak, konpetenteak, kontzientziadunak eta koherenteak izan beharko dute.

Izan ere,  beste galdera hau bota zuen: “zein hizkuntzatan moldatzen dira hobeto elebidun osoak?” 

Hizkuntza komunitatea erdigunean, bai, baina Fishmanen funtzioen eskaileran lehenengo biak (arlo pertsonala eta intimoa) ondo zehaztearen garrantziaz mintzatu zen, Mikel Zalbidek esan izan duen bezala. Arlo pertsonalean eta intimoan euskarak ez badu hegemoniarik lortzen, euskaldunon hizkuntza komunitateak gorriak ikusiko ditu.

Gizarte mugimendu bezala, euskaldunon osasuna aztertzeko ondorengo aldagaiak erabiltzea proposatu zuen:

DUINTASUNA: egiten denak komunitatearentzat duen garrantzia.

BATASUNA: Barne kohesioa lortzeko egiten diren ekintzak: abestiak, leloak, pegatinak….

KOPURUA: komunitatearen garrantzia kuantitatiboa adierazteko ekintzak: manifestazioak, sinadura bilketak, inkestak eta antzekoak.

GRINA: komunitateak aurrera egiteko erakusten duen sakrifizio eta inplikazio maila.

Ondoren, galdera luzatu zuen: nola ikusten dugu hauetako bakoitza?

Amaitzeko, Elkarlanaren paradigma izan daitekeena proposatu zuen, elkarlana eta lehia kontzeptuak gurutzatuz:

ELKARLANA

 

L

E

H

I

A

 

BAI

EZ

 EZ

LEHIAKORRA EZ DEN ELKARLANA

NEUTRALTASUNA

BAI

ELKARLAN LEHIAKORRA

FAKZIONALISMOA

Arexolaleibaren ustez gehiegitan behar baina neutraltasun handiagoa dago. Enpresek elkarlan lehiakorra darabilte, eta ulergarria da askotan, baina aurrera egin nahi bada, lehiakorra ez den elkarlana sustatu beharko da. Soziolinguisika Klusterra eredu ederra da alor honetan.

Juan Jose Ibarretxe: “Nire lekukotza”

Amaitzeko,  hizkuntza aldaketa nabarmena egin duen pertsona erreferente baten lekukotzak borobildu zuen jardunaldia. Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izan zen bere lekukotza azaltzeko pertsona hautatua.

Hurbilekoa eta adeitsua izan zen eta pertsonai publiko gisa baino, bere bizipen pertsonalak azpimarratu nahi izan zituen. Euskara beretzat opari bat izan dela esan zuen eta, era berean, bizitzan egin duen bidaiarik zoragarriena. Pertsonalki, familia-kideekin euskaraz egitearen satisfazioa deskribaezina dela adierazi zuen.

Bidaltzailea: Mikeldi Zeberio eta Elias Zumalde, Emuneko teknikariak

Erantzun