Euskara entitate publikoetan jardunaldiak

Asteartea, 2012ko urtarrilaren 17a

Euskara Entitate Publikoetan jardunaldiak ospatuko dira datorren otsailaren 2an Arabako Teknologi Parkean, MiƱaon, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolaturik.

Jardunaldi honek ezarriko du HPSren eta erakunde hauen arteko elkarlanaren abiapuntua euskararen erabilera normalizatzeko planaren testuinguruan, besteak beste, herri erakundeetan euskararen erabileraren normalizazioan lortu den betetze mailaren ebaluazioari begira, eta hurrengo plangintzaldian ekin beharko diegun arloei begira.

Gaia kokatuko duten hitzaldi teorikoez gain, World Kafea deritzon talde dinamika bat egingo da goizean zehar. Partaideek, beraien esperientziak kontatu, zein zailtasuni aurre egin behar izaten dieten azaldu eta zein premia dituzten adierazi ahal izango dute. Saio honek guretzat berebiziko garrantzia dauka, hemen jasotakoak, gure lana zein norabidetan joan beharko den ikusten lagunduko baitigu.

Era berean, erakunde hauetan euskararen normalizaziorako bidean darabiltzaten praktika onak ezagutzera emango dira arratsaldeko saioan.

Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaritzak lehentasunezkotzat jotzen du sozietate publiko eta zuzenbide pribatuko ente publikoei laguntza eskaintzea euskararen erabilera normalizatzeko esparruan eta beraien esku informazioa eta baliabideak jartzea. Orain arte HPSk enpresa pribatua eta Herri Administrazioaren inguruan hainbat lan egin du. 2010etik aurrera, sozietate publiko eta zuzenbide pribatuko entitate publikoekin lanean hasteko baliabideak ipini ziren eta apurka-apurka egoera ezagutu, beharrizanak aztertu eta ekimenak martxan ipintzen joan gara, entitate hauen izaera berezira egokituko den laguntza eta aholkularitza emateko. Ekimen horien artean, jardunaldiak antolatzeko egitasmoa landu dugu, ente publikoen inguruan lan egiteko asmoa erakutsi eta lan horrek hartuko duen norabidea azaltze aldera.


Patxi Martinez de Marigorta

Erakunde hauek euskararen erabilera sustatzeko abian dituzten planak berriztatu eta beraien ekimenei babesa eskaintzea da gure helburuetako bat.

Bidaltzailea: Patxi Martinez de Marigorta,  HPSn Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria

Erantzun