Sare sozialetan hizkuntza formala edo kolokiala?

Asteartea, 2011ko azaroaren 22a

Sareko hizkuntzen inguruan lanean jarraitzen dugu. Joxe Rojasen
iritziarekin hasi genuen bidea eta Ander Tonari egindako elkarrizketarekin jarraitu, Kontu bakarra edo bi kontu erabiltzearen ingurukoak.

Josu Bergarak hartu du orain lekukoa eta Nolako marka, halako hizkuntza erabilera izeneko artikulua utzi digu sarean.

Curvas

Josu Bergara Burutu komunikazio eta publizitate agentziako kide da. Enpresek sare sozialetan hizkuntza formala edo kolokiala erabiltzearen inguruko gogoeta egin du bere webgunean.

Aurreko asteko gaiek sarean oihartzuna izan dute, hainbat iruzkin jaso baitira sarean, Sustatun eta Twitterren esaterako,
azken horretan #sarekohizkuntzak etiketapean.

Ziur gaude aste honetakoek ere zeresana piztuko dutela, eta esan beharrik ez, guztion parte hartzea ongi etorria izango dela.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak

Erantzunak

  1. Gustora parte hartu dugu #sarekohizkuntzak delakoan. Euskal Herriko enpresa zein erakundeen komunikaziorako eztabaida mota hauek ezinbestekoak dira. Zorionak EMUN egindako lanagatik, aurrera!
    Josu

  2. Eskerrik asko Josu eta Burutü parte hartzeagatik. Asko ikasten ari gara gu ere, eta seguru nago zuen gomendioak baliagarriak izango direla enpresentzat. Oraindik hau ez da bukatu eta zuen iritzia ezagutu nahiko genuke hurrengo asteetan proposatuko ditugun gaietan.

Erantzun