Apirilaren 7an eta 8an, azkeneko hiru urtetan bezalaxe, elkarrekin egoteko aukera izan genuen, Lasarte-Orian, Udaltop jardunaldietan.

Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuetako arduradun eta teknikari, eta oro har, euskara normalizazioan jarduten dugunontzako topaketa da. Hainbat gaien inguruan hitzaldiak entzuten, iritziak ematen, taldetan lan egiten, besteak beste, aritzen gara.

Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Izan da aurtengo gaia. Haiek, euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?

Galdera konplexu horri erantzuteko erakunde, udal, elkarte, eskualdeÂ…desberdinetako hizlariak izan ditugu. Ondorengo lerrotan, hizlari horiek esandako ideia garrantzitsuenak (eta ez laburpena) azpimarratu nahi genuke:

Irakurtzen jarraitu...

Zegamako Euskara Planaren baitan 2007an herriko merkatarien diagnostikoa egin genuen merkatariak banan-banan bisitatuz. Diagnostiko horren ondorio nagusia hau izan zen: joera nabarmena zutela merkatariek gaztelaniaz hitz egiteko, nahiz eta denak euskaldun zaharrak izan.

Hizkuntza paisaiarekin zer ikusia zuten ekintzatxo batzuez gain, merkatariekin aurrez aurreko saio batzuk jarriko genituela martxan erabaki genuen merkatariekin eurekin, eta horrela 2008an lehen aldiz merkatarientzako 2 saio antolatu genituen. Kasu horretan idatzizkoa lantzeko helburua izan zuten, merkatariek eurek hala eskatu zutelako. Hiztegia, datak, orduak, oharrakÂ… nola idatzi landu genuen. Arrakastatsuak izan ziren eta aurrerantzean ere zerbait egiten jarraitzeko asmoa agertu zuten.

Irakurtzen jarraitu...

Gipuzkoako Ogasuneko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuko langileak zorioneko daude azken hilabeteotan.

Izan ere, aurreko uztailean jakin zuten Euskalit Fundazioak urrezko Bikain ziurtagiria eman ziela, hau da, maila gorenekoa. Euskalit Fundazioak bidalitako ebaluatzaileek zerbitzuan eginiko bilera eta elkarrizketen ondoren, eta dokumentazioa jaso eta gero, beraien epaia eman zuten udara hasieran. Aurreko azaroaren 10ean Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan eginiko banaketa ekitaldiarekin amaitu zen prozesu hau; ez, ordea, zerbitzuak bere eguneroko jardunean euskararen normalizazioari begira dituen asmo eta ahaleginak.

Irakurtzen jarraitu...

HIZNETerako egindako sakontze-egitasmoan, nire ustez euskararen komunikazio estrategiak zein norabide izan beharko lukeen aztertzen dut, beti ere administrazioaren ikuspegitik. Nahiz eta helburuak, xede-taldea eta mezu nagusiak ere aipatu, motibatzaileak dira, batik bat, nire azterketan sakontzen ditudanak.

Administrazioan euskara jakitea hizkuntza-eskakizunekin, eta horrela lanpostua jabetzan lortzearekin oso lotuta zegoela ikusteak animatu ninduen, hain zuzen ere, sakontze-egitasmorako gai hau aukeratzera; langileen motibatzaile (ia) bakarra hizkuntza-eskakizuna ateratzea zela ikusteak, alegia. Asko eta asko dira EGA atera eta gero, euskaraz sekula hitz erdirik ere egin ez duten langileak, eta hurrengo lerroetan langile horiengana nola iritsi eta euskara nola saldu jakiteko pista batzuk ematen saiatuko naiz.

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Udal elkartean dauden udal herrietako merkataritzan euskara normalizatzeko plana bere ibilbidea egiten ari da eta oso positiboa gure ustez. Orain arte merkataritza planean martxan jarri diren ekintzak merkatariengan eragiteko izan dira, baina merkataritza euskalduntzeko merkatariaren egitekoa bezain garrantzitsua da bezeroaren jarrera: euskaraz eskatuko duten bezero aktiboak behar ditugu, euskarak merkataritzan urrats are handiagoa eman ditzan.

Irakurtzen jarraitu...