Haritz Goikoetxeak, emunkideak, IMHko 30+10 mintegian ahozko neurketen gaineko ponentzia aurkeztu zuen. Lantegietan ahozkoa neurtzeko, interpretatzeko eta erabileran eragiteko gako batzuk eman zituen. IMHkoek maisuki laburtu dute Haritzek esandakoa. Hona hemen:

Ahozko erabilera enpresetan: nola neurtu, interpretatu eta eragin.

1) Nola neurtu?

  • Lehendik sortutako metodologia lan mundura egokitu besterik ez du egin EMUN-ek
  • Aurrena enpresa guneka banatzen da, neurtzaileak izendatu eta prestatu, neurtzeko egunak eta ordutegiak zehaztu eta azkenik elkarrizketa kopurua kalkulatu. Neurketak isilpekoak behar dute izan, inork ez du jakin behar neurtzen ari dela norbait. Neurkerta fitxa estandarra sortuta dute eta berau betetzea da hurrengo pausoa. Azkenik datuak prozesatu egin behar dira.

2) Nola interpretatu eta eragin?

  • Adb: euskaldunak %77 diren enpresa batean euskarazko elkarrizketak %34koak izan badira datu onak al dira horiek? Horretarako beste enpresetako lagina hartu eta grafiko batera pasatzen dituzte. Batez bestekoa atera eta hortik gora edota behera dagoen izango da interpretatzeko balioko duena. Datu baxua dela aintzat hartuta zer egin eragiteko? 1.- Euskaldun kopurua kontutan hartuta zer egin hurrengo urtean erabilera datuek gora egiteko? Formazioa, kontratazio irizpideak zehaztu… 2.- Euskaldunen trinkotzea: euskaldunak gehiago dira baina elkarrizketa guztietan dago erdaldunen bat. Bazkaltegia, kafea euskaraz, afariak, irteerak, arnasguneak… guztiak ere euskaldunak euskaldunekin gehiagotan elkartzeko helburuarekin eginda. 3.- Euskaldunen leialtasuna: euskaldunen artean ere gaztelaniaz hitz egiten da. motibazio ekintzak, konpromiso kanpainak, jolasak, kartelak, kanpainak… 4.- Euskaldunen hiperleialtasuna: euskaldunak eta ez euskaldunak elkarrekin egonda ere euskaraz egitea. TELP tailerrak, hausnarketa saioak, euskaldun eragileen sareak… 5.- Bikotekako elkarrizketa kopurua: kide gutxiz osatutako elkarrizketak. Talde handietan zailagoa da guztiak euskaldunak izatea. Beraz, helburua talde txikiagoak sortzea izango litzateke.
  • Etxeko-lanak ere ipini ditu Haritzek: Kaleko erabilera datuak baxuagoak Elgoibarko enpresa batean kalean baino. Zergatik? Aurreko faktoreak aintzat hartuta zein da erantzuna?

Haritzek erabilitako aurkezpena ere helarazi digute: Ahozko erabilera enpresetan: nola neurtu, interpretatu eta eragin

Irakurtzen jarraitu...

Joxerra Garziaren Jendaurrean hizlari liburuaren harira berak idatzitako artikulu batetik jasotako testua da ondorengoa.

Administrazioan euskaraz IVAP-en aldizkariaren 62 zenbakitik hartutako artikulua da hau.

Jendaurreko jardunean egiten ditugun akatsik ohikoenak jaso ditugu artikulu honen bigarren zatian.

“Komunikazioaren Gizartea” omen da gurea, eta garbi dago aldez behintzat hala dela, komunikatzen ez dakienak jai baitauka gaur egin, edozein dela ere jardun esparrua. Gauzak horrela, kontraesan lazgarri bat ikusten dut nik gurean: idatziz zein ahoz egokiro komunikatzen jakitea gero eta garrantzitsuagoa den arren, ez ote den gu hiztunon komunikazio gaitasuna gero eta eskasagoa.

Irakurtzen jarraitu...