Urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egin zen. Emunek ere parte hartu zuen bertan eta, besteak beste, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa jarri zuen. Kontsultoriotik 12 pertsona pasatu ziren goizean zehar, eta Txerra Rodriguezek, Emuneko aholkulariak, ohitura horiek euskarara ekartzeko gomendioak eta pistak eman zizkien.

Denetariko kezkak plazaratu zituzten kontsultoriotik pasa zirenek. Hala ere, denek armairutik ateratzeko pausoa eman, baina egunerokoan zailtasunak eta trabak aurkitzen dituzte. Batzuek lagun artean, beste batzuek ikaskideekin, besteren bat kezkatuta dago haren alabekin, hurrengoak Bilbora etorri eta espazio euskaldunak ez aurkitzearekin du kezka, beste batek euskararako espazio berriak lortu nahi ditu bere familian, urliak bikotekidearekin gaztelaniaz aritzea ez du gustuko, berendiak lankideekin ohituraren poderioz gaztelaniaz aritzeko joera du, egin berri dituen lagun berriekin zelan aritu du kezka beste batek, eta abar.

Alternatiben_Herria

Kezka horiek ezagunak egiten zaizkigu denoi, eguneroko kezkak dira euskaldun askorentzat. Hizkuntza ohituren inguruko kezka nagusiak dira horiek eta, sarritan, geure burua ez dugu behar bezala trebatuta izaten horiei aurre egiteko. Horregatik, beharrezkoa zaigu horrelakoei arreta jartzea, horien gainean jardutea, eta buelta emateko esperimentuak egitea han eta hemen. Eta saiatzea, eta batzuetan asmatzea, eta beste batzuetan tronpatzea. Eta aholkua eskatzea eta besteek egin dutenarekin ikastea.

Irakurtzen jarraitu...

Urriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Ehunka eragilek hartuko du parte eta Emunek ere hor izango du presentzia, Arragoa izeneko auzoan, Plaza Barrian.

kontsultorioa-terapia-300x225

Beste gauza batzuen artean, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa izango dugu Plaza Berrian. Gure aholkulari den Txerra Rodriguezek hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak eta pistak emango dizkio hara bertaratzen den edonori. Horretarako, zitak emango ditugu, 15 minutukoak. Lekua gordetzeko, izena eman beharko duzue txerra@emun.eus helbidean. Kontsultorioa irekita egongo da 10etatik 14etara.

Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari naiz, maila on samarra dut, baina ez naiz ausartzen euskaraz egiteko saltoa ematera, zer egin dezaket? Bikotekidea euskalduna izanda ere, ez dugu euskaraz egiten, zer egingo zenuke zuk?

Irakurtzen jarraitu...