Kirol Zerbitzuak elkarte eta federazioak gonbidatu ditu parte hartzera horrela egoeraren diagnostiko bat egiteko eta beharren araberako plan bat diseinatzeko.

Bideo honetan ikus daiteke lehen zatiaren laburpena eta aurten proiektuan parte hartzeko gonbidapena.

Arabako Foru Aldundiaren Kirol eta Euskara zerbitzuek, Emun Aholkularitza Zerbitzuekin elkarlanean, abian jarri dute Arabako kirol elkarte eta federazioetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko programa bat. Lanaren lehenengo zatia 2016ko irailetik abendura artekoa izan zen, eta hiru elkartek eta hiru federaziok hartu zuten parte. Aipatutako elkarte eta federazioetan euskararen egoera aztertzeko diagnostikoa egin zen, eta identifikatutako beharren araberako plan bana diseinatu. Horretarako, konpromiso zehatzak adostu ziren taldeetako kideekin, eta ondorengo hilabeteetan zereginen jarraipena egin zen.

Horretaz gain, hartutako neurriak gauzatzeko Emunen etengabeko aholkularitza jaso zuten talde guztiek. Helburu nagusia bulegoko langileengan, entrenatzaileengan eta horien koordinatzaileengan eragitea izan da, barne harremanak ahaztu gabe, ematen duten zerbitzuan euskararen presentzia ziurtatzea lehentasuntzat hartuta. Urtearen amaieran, egitasmoaren balorazioa egin zen parte hartu zuten taldeekin eta Foru Aldundiarekin, eta aurrera begira egin daitekeenarekin batera, guztia txosten batean bildu zen.

Jatorrizko iturria: Araba Press

Irakurtzen jarraitu...

image_large

Topaketa egin zuen irailaren 17an EMUNek dinamizatzen duen MONDRAGONen Arabako Euskara Batzordeak Electra Vitorian.

Hainbat kooperatiba eta erakundetako ordezkariek euskararen inguruko bizipenak eta euskara planetako esperientziak partekatzeaz gain, lan munduan euskara lantzen jarraitzeko eta beste kooperatiba eta erakunde arabarrak batzordera erakartzeko nahia berretsi zuten.

Informazio gehiago: tulankide

Irakurtzen jarraitu...

2013ko uztailean aurkeztu zuen Gorka Blancok bere Hizneteko Sakontze Egitasmoa. Araban eta Barrundian euskararen presentzia historiko eta hegemonikoa frogatzen duten aztarna bibliografikoak bildu ditu egileak bertako euskararen desagerpenaren kronologia beltza marraztuz. Horrez gain, euskararen desagerpenaren arrazoiak hizkuntzen ordezkapenaren marko teorikoan kokatu eta arrazoitu ditu. Bukatzeko, Barrundiako biztanleen euskararen desagerpenaren inguruko iritziak bildu ditu.

Irakurtzen jarraitu...

Euskararen normalkuntza hizpide hartuta, Arabako kooperatibei zuzendutako topaketa antolatu zuen MONDRAGONek ekainaren 21ean.  Hitzordua Electra Vitorian izan zen, egun euskara plana indarrean duen Korporazioko enpresa arabar bakarrean. Topaketaren helburua: euskara planik ez duten kooperatiba arabarrei inguruko enpresek eta egoera soziolinguistiko antzerakoa duten enpresek euskararen alorrean zertan diharduten gerturatzea. Berria ere TUlankide aldizkarian agertu da.

Horrela,  topaketara bertaratu ziren Coinma, Aurrenak, Loramendi eta URSSA kooperatibek beste batzuek euskararen alorrean daramatzaten  dinamiken berri  jaso zuten.  Bertan izan ziren euren esperientziak azaltzen  Araban euskara planekin diharduten Korporazioko Electra Vitoria eta Fagor Etxetresna Elektrikoen Biltegiko koordinatzaileak, Korporaziokoa ez den Cegasa enpresakoa (euskara planaz ari den beste industria enpresa arabarra), eta baita Nafarroan kokatutako Korporazioko Mapsa eta Ederlan Tafalla enpresetako euskara koordinatzaileek ere. Halaber, Maier Navarra, Mapsa, Embega, LKS, Euskadiko Kutxa, Soterna eta Fagor Ederlan Tafallak osatzen duten Nafarroako Euskara Batzordearen dinamika eta funtzionamenduaren berri ere eman zitzaien arabarrei, MONDRAGONen helburua baita, besteak beste, Araban ere euskararen garapenaren norabidean jardungo duen batzordea eratzea.

Bertaratuek aukera bideragarritzat hartuta, MONDRAGONen laguntzaz udazkenean bide horri ekiteko konpromisoa hartu zuten.

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Emuneko teknikaria

Irakurtzen jarraitu...

Araban euskarak suspertze handia izan du azken 40-50 urte hauetan. Ildo horretatik, Euskaltzaindiari garrantzitsua iruditu zaio euskarak lurralde honetan bizi izandako garapenari eta arabarrok egindako ahaleginari arreta berezia jartzea.

Euskararen bilakaera eta indarberritzean buru-belarri aritutako herri-ekimen eta pertsonen lanaren berri eman zen jardunaldiotan eta Arabako euskal hiztunen ezaugarriak ere azaldu ziren, non hezkuntza, euskaltegia eta gurasoen sentsibilizazioa batetik, eta trasmisioa bestetik, jauzi horretan giltzarri izan diren. Baina ez hori bakarrik, euskarari buruzko diskurtso berriak partekatzeko eta iritziak trukatzeko aukera ere izan baikenuen.

Tartean, bertan paratutako Euskera agerkaria erakusketaz eta Euskaltzaindia eta Araba liburuxkaren aurkezpenaz gozatu ginelarik.

Amaitzeko, Henrike Knörr euskaltzain zenduari omenaldi xume bezain hunkigarria egin zitzaion.

Izena eta izanaz, euskara bertakoa, Manu Ruiz Urrestarazuk. Azken 25 urteotako bilakaeraz, HPSko Jon Aizpuruak. Kale-neurketaz, Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak, ezagutza eta erabileraren arteko ohiko erronkaz. Arabako herri-ekimenaren inguruko narrazioa, bertso eta guzti, Miel Anjel Elustondoren eskutik: Arabaren antzindaritasuna eta arabarron ahalegina agerian, eta ahalegin hori guztia batu eta babestuko lukeen aterkiaren bila. Iñaki Martinez de Lunak euskararen inguruan dauden jarrerei loturiko hausnarketarako proposamen interesgarria mahaigaineratu zuen. Hori goizean.

Euskararen sustapena herri-erakundeetatik mahai-inguruak hasiera eman zion arratsaldeko saioari, non bertako zenbait egitasmoren berri ere eman zen jarraian:

  • Mintzalaguna
  • Gurasolaguna
  • Gaztelaguna
  • Arabako Koadrila Arteko Bertso Txapelketa
  • GEU elkartea eta Hala Bedi Irratiaren Egitasmo Komunikatiboak
  • Emun-en Gasteizko Aisialdiko programa
  • Merkataritza (Artez) eta Ostalaritza (GEU) arloko egitasmoak.

Amaitzeko, arestian esan legez, paso eman zitzaion Henrike Knörren omenaldiari, bere sendiari leku berezia eginez.

Informazio gehiago: azaroaren 18tik aurrera hitzaldien edukiak ere bere osotasunean eskuragarri.

Argazkien jabetza: AMAIA OKARIZ (euskaltzaindia.net).

Bidaltzailea: Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate, Emuneko teknikaria.
Irakurtzen jarraitu...