EMUN Kooperatiba Elkarteko Telp tailerretako dinamizatzaileok bloga martxan jarri dugu. TELP tailerren blogak izaera bateratzailea izango du, tailerretan parte hartu duten lagunen bilgune izateko helburua baitu, guztiok komunitate bereko partaide garela sentiaraziz. Era horretan, blogak aukera emango digu gure esperientziak, ezagutzak eta indarrak bateratzeko, eta baita tailerretako parte hartzaileekin harremanetan jarraitzeko ere, zailtasunen aurrean hizkuntza jokaera asertiboa praktikatzen laguntzeko.

Irakurtzen jarraitu...

Akuilu taldeak Fagor Arrasaten

Gure filosofiaren oinarria langileen parte hartzea da eta euskaraz hitz egitea kooperatiban benetan parte hartzea da

Juan Jose Ansoategi Fagor Taldeko lehendakaria

Aurreko artikuluan hizkuntza asertibitatea zer den azaldu eta gero, horren aplikazio praktiko baten adibidea azaldu nahi dugu hizkuntza asertibitateari eskainiko diogun azken artikulu honetan. Kasu honetan Fagor Arrasate Koop. E.an gauzatutako esperientzia emango dugu ezagutzera.

Irakurtzen jarraitu...

Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara
hiltzen duzun euskara da

Bitoriano Gandiaga

Aurreko astean asertibitateari buruzko azalpena ikusi bagenuen, orain asertibitatea hizkuntzaren kasuan nola aplikatu daitekeen eta aplikazio horrek minorizatutako hizkuntza baten normalizazioari egin diezaiokeen ekarpenari buruz arituko gara.

Hizkuntza asertibitatearen definizioa

Hizkuntza baten normalizazioaren ikuspegitik hizkuntza asertibitatea maila indibidualean kokatzen da. Minorizatutako hizkuntza baten hiztun komunitate bat osatzen duten pertsona bakoitzak izan dezakeen komunikazio portaerak eragin dezake hizkuntza horren normalizazioan (edo galbidean). Noski, beste mailek (hizkuntzarena bere osotasunean eta taldekoa) ere paper garrantzitsua izango dute hizkuntzaren normalizazioan, baina hizkuntza asertibitatearen eremutik at gelditzen zaizkigu.

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu honekin, hizkuntza asertibitateak euskararen normalizazioari egin dizeziokeen ekarpenaren inguruko artikulu sortatxo bat hasiko dugu. Lehenengo artikulu honetan asertibitatea zer den azalduko dugu, ondorengo artikuluetan hizkuntza asertibitatea eta hizkuntza asertibitatea praktikan jartzeko Fagor Arrasate Koop. E.n gauzatutako egitasmo baten berri emango dugu.

Asertibitatea

“Pentsamendu eta iritzien komunikazio askea gizakiaren eskubide preziatuenetakoa da”
Fran├žois de La Rochefoucauld.

Irakurtzen jarraitu...