jjjj

Hemendik aurrera, arlo juridikoan dihardutenek poltsikoan ere izango dute euskaraz lan egiten lagunduko dien tresna: Auzia Euskaraz APPa.

Tresna honen bidez, epaiBi lantaldeak dinamizatzen duen Auzia Euskaraz proiektuaren informazioa jaso daiteke gailu mugikorrean. Doakoa da eta telefonoaren on line dendatik deskarga daiteke (Android eta iOS).

Aplikazio honi esker, esku-eskura izango dituzte hainbat zerbitzu eta baliabide:

  • Profesional euskaldunak: abokatu eta prokuradore euskara emaileen bilatzailea.
  • Auzia Euskaraz: proiektuari buruzko informazio garrantzitsuena.
  • Zuretzat: euskara emaile egin eta e-Toolbarra instalatzeko eskaera egiteko atala.
  • Euskara juridikoa kontsultatu: itzulpen juridikoak kontsultatzeko eta EpaiBi-ri kontsultak egiteko aukera.

Eta hori guztia gailua poltsikotik atera eta klik batzuk eginez!

Teknologia berriak euskararen lagun…

Irakurtzen jarraitu...

Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute; besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, idazkari judizialek, fiskalek eta auzitegietako medikuek.

Proiektu horren bukaerako helburua honako hau da: EAEko edozein epaitegitan auzi bat hasieratik amaierara –epaia eman arte– euskaraz izapidetzea. Iparra hori izanda, proiektu horretan parte hartzen ari direnen lana oraingoz bitarteko zereginetara bideratuko da, prozesu hori gauza dadin azpiegitura eraikitzera, hain zuzen ere.

DSC_0158

Joan den urtean Auzia Euskaraz proiektuan egindakoen artean nabarmenenak bildu dituzte eta, horrez gainera, beheko lerrootan 2015erako esku artean dituzten erronka nagusien berri ere ematen da.

Iazkoan

Hasteko, EAEko barruti judizial guztietako justizia jauregietan bilerak egin zituzten bertako abokatu eta prokuradore euskaldunekin proiektua aurkezteko, haiengandik proposamenak jasotzeko eta lantaldeak martxan jartzeko. Horrez gainera, 2014. urtean abokatu eta prokuradoreen bulegoetan e-Toolbar izeneko tresna informatikoa instalatzen aritu ziren. Guztira, autonomia erkidegoko 134 bulegotan  instalatu zuten iaz, ia 200 abokaturengana iritsiz.

Epaile, idazkari judizial eta fiskal euskaldunekin bilerak egin zituzten. Proiektuaren aurkezpena egin zieten eta hurrengo pausoak definitzeko laguntza jaso zuten. Auzia Euskaraz Batzordea eratu zen 2014an proiektuaren helburuak zehaztu eta eginkizunak bultzatzeko.

Komunikazio arloa ere landu zuten iazko urtean. Hainbat albiste eta bideo sortu zituzten proiektuaren berri emateko eta horiek kanal ugariren bidez zabaldu: bloga, buletina, twitter kontua… 2014an hiru lehiaketatan hartu dute parte: Buber, Q-epea eta Blogetan. Hiruretan finalista izatea lortu dute.

Amaitzeko, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu zuten, egun horretan, Euskara Emaileen komunitatearen sorreraren berri eman zuten eta izena emateko kanpaina hasi.

Aurtengoan

2014an egindako hainbatek jarraipena izango dute aurten ere, esaterako, jarraituko dute e-Toolbarra abokatu eta prokuradoreen elkargoetan instalatzen, komunikazio arloa lantzen eta eragile euskaldunekin bilerak egiten.

Bestalde, Euskararen Egunean aurkeztu zuten Euskara Emaileen Komunitatean parte hartzeko kanpaina izango da aurten proiektuak izango duen ardatzetako bat: Eman zeure euskara!

Horrez gainera, euskaraz sartutako demanden kasuan jarraitu beharreko protokoloa zehaztu eta inplantatzeko asmoa dute 2015ean. Horrekin lotuta, aurtengo egitasmoetako bat da euskarazko izapidetza ahalbidetzen duten tresna informatikoen gaineko prestakuntza ematea epaitegietako langileei.

Bukatzeko, legeen itzulpenarekin ere aurrera jarraituko dute.

Irakurtzen jarraitu...

Epaibi Justizia Saileko hizkuntza-normalkuntzarako lan-taldea da, eta Aitor Gorostiza da lan-talde horretako Bizkaiko koordinatzailea.

Badira hilabete batzuk Justizian “Auzia Euskaraz” proiektua abian jarri dutenetik eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Aitorrek: zeintzuk diren helburuak, zer egin den orain arte, zer dagoen egiteko, zein aukera eta zailtasun dauden…

Auzia euskaraz from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...