Bai Euskarari Ziurtagiriak antolatuta “Enpresarean 2013” jardunaldia egingo da urriaren 31n Arrasaten.
Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak bideoan azaltzen duenez “Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi dutenei elkarlanerako gune bat eskaini nahi zaie” jardunaldi honetan.
Hona hemen egitaraua:
9:15. Harrera
9:30– 10:00. Sarrera instituzionala (Ziurtagiriaren Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala)
10:00–11:00. Hitzaldia: Maria José Aranguren Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kidea
11:00–12:00. 1. fast dating saioa (negozio aukera berriak irekitzeko edota proiektu berriak martxan jartzeko)
12:00–12:30. Atsedena/ Kafea
12:30–14:00. 2. fast dating saioa
14:30. Bazkaria
Izena emateko epea zabalik dago.
Lotura interesgarriak:
- Info7 irratian Rober Gutierrezi egindako elkarrizketa: “Enpresarean 2013″ jardunaldietan izen-emateko epea zabalik da”.
- Euskara Gipuzkoa webgunean: “Enpresarean 2013” jardunaldia aurkeztu dute.