UEUren ikastaroen baitan Gotzon Carcar-ek Iruñean eman zuen “Komunikazioa lantzen: aurkezpenetan entrenamendu trinkoa” ikastaroan Juan Luis Arexolaleiba EMUNkideak parte hartu zuen.

Albiste honetan Gotzonek berak ikastaroaren helburu eta edukien berri ematen duen bideoa duzu ikusgai batetik eta, bestetik, oso modu laburrean, gure lankideari azpimarragarriak iruditu zaizkion bizpahiru datu eta kontzeptu plazaratzen dizkizugu.

 

1. “Ilustrazioaren biktima gara”. Korronte horren arabera pertsonak, batez ere animali arrazionalak gara, hau da, “burua”. Hori ez horrela, bihotzean datza gizakion mamia.

2. Nola komunikatzen dugu?

  •      % 55: gorputza.
  •      % 38: ahotsa –bolumena, tonua, abiadura…-.
  •      % 7: edukia.

3.  Gorputzak beti dio egia.

  • Komunikazioan hartzaileekiko “begi kontaktua” modu kontzientean landu behar dugu.
  • Sentitzen ez baduzu ezin duzu transmititu. Burutik eta ahotik ateratzen diren hitzak belarrietara iristen dira. Bihotzetik ateratzen direnak bihotzera iristen dira.

4. Ondo komunikatzeko garrantzitsuena arnasa modu egokian hartzea da.

5. Makuluak gainditu behar ditugu: boligrafoa edo beste objekturen bat eskuan izatea, ppt desegokia, hitzezko makuluak: “eee”, “bueno”…

Hitz makuluek isiluneak lapurtzen dizkigute. Isiluneei esker musika posible bada, komunikazioan ere isiluneak behar ditugu. Isiluneek arnasa hartzeko eta gure mezua egituratzeko balio dute.

6. Komunikatzerakoan “eszenatokia menperatu” behar dugu. Helburu horrekin komunikatzaileak “arreta gunea” sortu, bere “gotorlekua” eta mapa izan behar ditu,…

7. Ezaguera vs. Jakinduria. Diferentzia eskarmentuan eta esperientzian datza. Jakintsua gai da praktikan jartzeko ezagutzen duena.

Gidatzen, igeri egiten…irakurriz edo internet-ez ezin da ikasi, praktikatu beharra dago. Horixe bera gertatzen da komunikazioarekin.

Ikastaroan, hainbat kontzeptu jaso ditugu baina, batez ere, “igerilekura bota gara”, etengabe aritu gara entrenatzen.

 

Gotzon-ek horrenbeste maite dituen metaforetako bat erabiliz: zein da elefante bat jateko modu bakarra?, ba, zatika. Horixe bera gertatzen da komunikazioarekin: garrantzitsuak diren elementuak pixkanaka txertatuz eta etengabe entrenatuz, “elefantea jatea” lortuko dugu.

Ikastaroa erabat praktiko eta sakona da, niri iritzian gomendagarria. Artikuluak norbaiten interesa piztu badu, udazkenean bertan, UEUk Eibarren antolatu duen ikastaroan, du entrenatzeko aukera.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

“Si no está roto, Rómpalo. Ideas no convencionales para un mundo de negocios cambiante” liburuak aldatzen ez den bakarra aldaketa dela kontuan izanda, berrikuntzaren, ausardiaren eta pasioaren garrantziaz dihardu.

Idazlea: Roberto j. Kriegel eta Louis Patler, (2001)

Berritzeko eta ausardiaz eta pasioz jokatzeko adibide erreal eta oso argiak jasotzeko aukera ematen du liburuak. Horrez gain, gure nahia bideratzeko, gure beldurra gainditzeko eta berritzen trebatzeko ariketa praktikoak datoz.

Etiketak

Irakurtzen jarraitu...