Euskararen normalkuntza hizpide hartuta, Arabako kooperatibei zuzendutako topaketa antolatu zuen MONDRAGONek ekainaren 21ean.  Hitzordua Electra Vitorian izan zen, egun euskara plana indarrean duen Korporazioko enpresa arabar bakarrean. Topaketaren helburua: euskara planik ez duten kooperatiba arabarrei inguruko enpresek eta egoera soziolinguistiko antzerakoa duten enpresek euskararen alorrean zertan diharduten gerturatzea. Berria ere TUlankide aldizkarian agertu da.

Horrela,  topaketara bertaratu ziren Coinma, Aurrenak, Loramendi eta URSSA kooperatibek beste batzuek euskararen alorrean daramatzaten  dinamiken berri  jaso zuten.  Bertan izan ziren euren esperientziak azaltzen  Araban euskara planekin diharduten Korporazioko Electra Vitoria eta Fagor Etxetresna Elektrikoen Biltegiko koordinatzaileak, Korporaziokoa ez den Cegasa enpresakoa (euskara planaz ari den beste industria enpresa arabarra), eta baita Nafarroan kokatutako Korporazioko Mapsa eta Ederlan Tafalla enpresetako euskara koordinatzaileek ere. Halaber, Maier Navarra, Mapsa, Embega, LKS, Euskadiko Kutxa, Soterna eta Fagor Ederlan Tafallak osatzen duten Nafarroako Euskara Batzordearen dinamika eta funtzionamenduaren berri ere eman zitzaien arabarrei, MONDRAGONen helburua baita, besteak beste, Araban ere euskararen garapenaren norabidean jardungo duen batzordea eratzea.

Bertaratuek aukera bideragarritzat hartuta, MONDRAGONen laguntzaz udazkenean bide horri ekiteko konpromisoa hartu zuten.

Bidaltzailea: Jon Zuazabeitia, Emuneko teknikaria

Irakurtzen jarraitu...

Dagoeneko 74 enpresa erakundek daukate Bikain ziurtagiria; izan ere, azaroaren 10ean 44 ziurtagiri berri banatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 2009an eta 2010ean ebaluatu dituen 44 enpresari eman die Jaurlaritzak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa bermatzen direla adierazten duen ziurtagiria. Edozelan ere, ziurtagiriarekin batera hobetu beharrekoak eta gomendioak biltzen zituen txostena banatu zien zenbait enpresari.

Saria jaso berri duten 44 enpresetatik bost EMUNekin ari dira lanean: Gaztaroa, Eika, Huhezi, Enpresagintza eta Kalitatea.

Irakurtzen jarraitu...