Ulma Handling┬áSystems-eko (UHS) Euskara Batzordeak euskara planaren asmoak jaso ditu bideo batean. Urtetan egindako lana eta etorkizunean egin nahi dena egungo lankideei eta etorriko diren lankide berriei azaltzeko tresna aproposa prestatu dute. Euskara UHSko lan-hizkuntza izateko, konpromisoa eta elkarlana behar dira ordea… eta gonbidapena egin diote kolektibo osoari: “Bazatoz?”

Irakurtzen jarraitu...

Kirol Zerbitzuak elkarte eta federazioak gonbidatu ditu parte hartzera horrela egoeraren diagnostiko bat egiteko eta beharren araberako plan bat diseinatzeko.

Bideo honetan ikus daiteke lehen zatiaren laburpena eta aurten proiektuan parte hartzeko gonbidapena.

Arabako Foru Aldundiaren Kirol eta Euskara zerbitzuek, Emun Aholkularitza Zerbitzuekin elkarlanean, abian jarri dute Arabako kirol elkarte eta federazioetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko programa bat. Lanaren lehenengo zatia 2016ko irailetik abendura artekoa izan zen, eta hiru elkartek eta hiru federaziok hartu zuten parte. Aipatutako elkarte eta federazioetan euskararen egoera aztertzeko diagnostikoa egin zen, eta identifikatutako beharren araberako plan bana diseinatu. Horretarako, konpromiso zehatzak adostu ziren taldeetako kideekin, eta ondorengo hilabeteetan zereginen jarraipena egin zen.

Horretaz gain, hartutako neurriak gauzatzeko Emunen etengabeko aholkularitza jaso zuten talde guztiek. Helburu nagusia bulegoko langileengan, entrenatzaileengan eta horien koordinatzaileengan eragitea izan da, barne harremanak ahaztu gabe, ematen duten zerbitzuan euskararen presentzia ziurtatzea lehentasuntzat hartuta. Urtearen amaieran, egitasmoaren balorazioa egin zen parte hartu zuten taldeekin eta Foru Aldundiarekin, eta aurrera begira egin daitekeenarekin batera, guztia txosten batean bildu zen.

Jatorrizko iturria: Araba Press

Irakurtzen jarraitu...