Sareko hizkuntzen inguruan lanean jarraitzen dugu. Joxe Rojasen
iritziarekin hasi genuen bidea eta Ander Tonari egindako elkarrizketarekin jarraitu, Kontu bakarra edo bi kontu erabiltzearen ingurukoak.

Josu Bergarak hartu du orain lekukoa eta Nolako marka, halako hizkuntza erabilera izeneko artikulua utzi digu sarean.

Curvas

Josu Bergara Burutu komunikazio eta publizitate agentziako kide da. Enpresek sare sozialetan hizkuntza formala edo kolokiala erabiltzearen inguruko gogoeta egin du bere webgunean.

Aurreko asteko gaiek sarean oihartzuna izan dute, hainbat iruzkin jaso baitira sarean, Sustatun eta Twitterren esaterako,
azken horretan #sarekohizkuntzak etiketapean.

Ziur gaude aste honetakoek ere zeresana piztuko dutela, eta esan beharrik ez, guztion parte hartzea ongi etorria izango dela.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...