Bikain euskararen kalitate ziurtagiria jaso zuten 35 erakundek Bilboko Euskalduna Jauregian atzo iluntzean egindako ekitaldian. Emun bidelagun izan dute ziurtagiria eskuratu duten 9 erakundek.

Aurtengo ebaluazioan zenbait aldaketa izan dira. Entitate eskatzaileak bi multzotan sailkatu dituzte: batetik, entitate pribatuak eta sozietate publikoak, eta, bestetik, administrazio publikoak. Multzo bakoitzak dituen hizkuntza-betebeharrak kontuan hartu dira ebaluazioan. Orain arte bezala, hiru ziurtagiri-maila egon dira (oinarrizkoa, tartekoa eta goi-mailakoa), baina ertaina eta goi-mailakoa eskuratzeko puntu gehiago lortu behar izan dira.

Hauek dira Emunen aholkularitza jaso duten 9 erakundeak eta bakoitzak lortu duen ziurtagiri maila:

Copreci (Erdi-maila)

Danobat (Goi-maila)

Eika (Goi-maila)

Goimek (Erdi-maila)

Goizper (Goi-maila)

LKS ingeniaritza (Oinarrizko maila)

Matz-Erreka (Goi-mailakoa)

Ulma Eraikuntza  (Erdi-mailakoa)

Zaldibarko Udala (Erdi-mailakoa)

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Joan den astean Garabidek mahai-ingurua antolatu zuen Fagor Taldeko Copreci kooperatiban  Imbaburako (Ekuador) gobernadore Paolina Vercourtere andrearekin, Mexikoko Tosepan kooperatibaren ordezkari batekin, CECIDICeko irakaskuntza eta ikerketa zentroko ordezkari batekin (Kolonbia) eta Fagor Taldeko kooperatiben ordezkariekin.

Bertan hainbat errealitate soziolinguistiko aztertu ziren, izatez oso desberdinak, baina, aukera eta erronka berdintsuak dituztenak.

Topaketa honetan gure kooperatiba industrialeko esperientzia eta gobernantza-modeloa ere partekatu genuen, kooperatibak nazioartera zabaltzeak dakartzan erronkak ahaztu gabe, gure erantzukizun eta konpromiso sozialari begira.

Copreciren instalazioetara egindako bisitarekin amaitu genuen,  eta harritu egin ziren (Paolina gobernadorea ingeniaria da lanbidez) gure produktuak sortzeko erabiltzen ditugun  muntaketa-kate  eta materialetako asko eta asko  Mondragon Taldeko beste kooperatiba batzuei erosiak direla ikustean.

Itxuraz hain desberdinak diren herrien eta komunitateen arteko topaketa-espazio hauek irekitzean, munduari begiratzeko modua aldatzen ari gara, loturak sortzen ditugu, hobeak bihurtzen gara.

Imanol Arriolabengoa (Fagor Taldeko Kontseilu Sozialeko lehendakaria)

 

Irakurtzen jarraitu...

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), EUSLAN programa pilotua jarri du martxan. Programa horren helburua honako hau da: enpresa industrialetako lan hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatzea eta gauzatzea.

Programa horretan parte hartu ahal izateko enpresek baldintza zorrotzak bete behar izan dituzte eta, azkenean, honako hauek dira parte hartzen ari direnak: JMA, Batz, Cikautxo, Elay, Maier, Orkli, Copreci, Danobat, Eika, Goizper, Erreka eta Ulma Eraikuntza (azken seiei EMUNek aholkularitza eskaintzen die). Enpresa horietatik 8 Gipuzkoan daude, eta beste 4rak Bizkaian; guztien artean 5.000 langiletik gora biltzen dituzte.

Halaber, helburu eta konpromiso bat hartu dute programa pilotuan parte hartzen duten enpresek: enpresa barruko ahozko eta idatzizko lan harremanei eta hizkuntza paisaiari dagokionez euskararen erabilera %90era iristea edo, gutxienez, %20ko hobekuntza izatea 2017an. Konpromiso horren neurgarritasuna Bikain ziurtagiriaren bidez bermatuko da –enpresa parte-hartzaileek 2017an Bikain ziurtagiriari dagokion ebaluazioa izango dute–.

Programa horren oinarrian Elay enpresak euskara normalizatzeko egindako ibilbidea dago.

Euslan_Logoak

EUSLANi buruz gehiago jakiteko asmoz, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari den Jorge Giménez Bechengana hurbildu gara:

Irakurtzen jarraitu...

Euskara hutsezko funtzioen (funtzio propioen) gaineko ikerketa lan mardula egin du Urko Azpirozek, Emuneko teknikariak, Hizneten. Webgune oso txukun batean bildu ditut funtzio propioen ingurukoak.

Ondorengo bideoan Urkok azaldu digu labur-labur ikerketa lanaren nondik norakoak. Horren ostean, Jaime Bengoak, Copreciko euskara koordinatzaileak, euskara hutsezko funtzioen ezarpena Coprecin azalduko digu.

Euskara hutsezko funtzioak Coprecin from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Oraingo honetan erakundetze tailerreko azken ekarpena dakargu: Luis Mari Mendarozketarena, Copreciko euskara planaren berri emango diguna. Eta koordinatzaile zelan bihurtu den lider azalduko digu.

Irakurtzen jarraitu...