Arrasateko Udala auzoan, irailaren 21etik 25era, eta 12. urtez, EMUNeko Euskara Formaziotik barnetegia antolatu dugu. Aurtengoan ere, hainbat enpresatatik etorri dira ikasleak (Ederlan, Mondragon Sustapena, Ausolan…); 9 lagun guztira, askotariko ibilbide linguistiko eta motibazioekin, baina guztiak ere egun batzuetan euskaran murgiltzeko gogotsu.

Argazkia

Egunero, goizetik gauera, euskaraz bizitzeko aukera izan dute ikasleek; goizean euskara klaseak jaso ostean, arratsaldero kultur ekintzak egiteko eta Debagoienako inguruak ezagutzeko parada izan dute: baserri ekologiko bat, azken errementariaren erakusketa, inguruko hainbat herri eta auzo (Arantzazu, Apotzaga, Urkulu…), eta azken egunean bertso-saioa! Beti ere, bertako norbait izan dute gidari lanak egiten.

Harrigarria da egun oso bat euskaraz hitz egiten pasa ondoren, zenbat aurreratzen duten ikasleek. Ikasleak eurak ere konturatzen dira nola, lehen egunetik, hobetzen duten jariotasuna. Eta hori ikusirik, ematen diegun etxerako lana edo mezua ere argia da: euren eguneroko bizitza bihurtzea barnetegi!

Larraitz Madinabeitia (EMUNeko Euskara Formazioko kidea)

Irakurtzen jarraitu...

Josu Zaloñak, Emuneko kideak, Hiznet ikastarorako sakontze egitasmoa egin du. Haren izenburua Euskararen gaineko diskurtsoak lan munduan da. Ikerketa lan horren laburpena dakar ondorengo bideoak.

Euskararen gaineko diskurtsoak lan munduan from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...