Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) 2007an deialdi publiko bidez banatuko dituen diru laguntzen berri eman du.
Deialdi guztiak martxoaren lehenengo astean argitaratuko dituzte Aldizkari Ofizialean , eta ondorioz 2007ko lehen seihilekoaren barruan ebatzita geratuko dira. Horrekin euskalgintzaren eskariari erantzungo diote, ebazpenak orain arte urte bukaera aldera argitaratzen baitziren eta zenbait proiektu aurrera egin ezinda geratzen baitzen.
Irakurtzen jarraitu...
Eusko Jaurlaritzakoak, berriz, otsailaren 28rako zuritu beharko dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006ko apirilaren 14an kaleratutako diru laguntza deialdiaren ebazpena abuztuan egin zuen. Orain erakunde bakoitzak egokitu zaion dirua zuritu edo justifikatu beharko du eta horretarako epea azaroaren 30ean amaituko zaio.
Irakurtzen jarraitu...
Gehienok oporretan geunden garaian, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2006an lantokietan euskararen erabilera-planak garatzeko diru laguntzen ebazpena kaleratu zuen.
2006ko abuztuaren 4an izan genuen ebazpen horren berri, eta jadanik Lantalaneko diru laguntzen atalean ikusgai daukagu.
Bidaltzailea: EMUN
Irakurtzen jarraitu...
ADI! Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararekin lotutako 2005eko dirulaguntzak zuritzeko epea azaroaren 30ean bukatzen da.

Dirulaguntzen programa horrek aurten mundu sozio-ekonomikoa hartu du aintzat eta hainbat enpresa eta erakundek eskatu dituzte dirulaguntzak.
Irakurtzen jarraitu...
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak enpresetako euskara planak diruz laguntzen ditu eta 2005eko diru laguntzak aste honetan esleituko dituela jakinarazi dute.

Adi, beraz, datozen egunetan; LanTaLan blogean jasoko duzu esleipenaren berri.
Bidaltzailea: EMUN
Irakurtzen jarraitu...