Udalekin egitasmoaren barruan, Lorea Agirrek ikastaroa eman zuen diskurtsoei buruz. Haren laburpentxo bat dakargu gurean hona.

DISKURTSOA DENA DA, isilik egotea ere bai.

Zertarako diskurtsoak? Harremanak edo harreman ezak ematen dio balioa diskurtsoari. Harremanek baldintzatzen dute esan behar dugun hori. Diskurtsoek balio dute komunitate bat, talde bat egiteko, iritziak eta pentsamenduak konpartitzen direnean sortzen da komunitatea. Talde batek diskurtso bat konpartitzen duen neurrian komunitatea egiten du (hedabideek hori bera egiten dute neurri batean).

EUSKARAK ZER?

Euskara esan eta horri zein adjetibazio edo hitz jartzen diogun jakitea garrantzitsua da. Diskurtsoek ekibalentzia kateak sortzen dituzte. Diskurtsoa gizartean dago, berak aldatu, bortxatu egiten du. Kate horiek inportanteak dira praktikarako bidean jartzen dituelako, eltzea sutan jartzen dute.

ZERGATIK EUSKARAZ EGIN?

Diskurtso bakarrak ez du balio. Diskurtso asko erabili behar ditugu, taldearen eta kontzientzia mailaren arabera, eta kasu askotan, aldiro bat baino gehiago.

DISKURTSO MOTAK

Legediaren diskurtsoa: autoritateak legez egin behar dela dionean.

Arnasguneen diskurtsoa: “euskaraz, nola bestela?” euskarak oxigenoa hartzen duen gunean dagoena. Hegemonia egoeran dagoen gizatalde baten egoera, ez du hizkuntza hautua behar. Erne, egoera hau aldatzea oso erraza da.

Kontzientziaren diskurtsoa: euskaraz egin behar dugu

Diskurtso militantea, identitatea: euskarak behar zaitu, euskara zu zara…

Kultur identitatea, naziogintza: kultura hizkuntzaren elikagai sinbolikoa da eta elkar lotuta joan behar dira. Kultura hizkuntzaren bitartez deskubritzen duzuena mundu bat irekitzen zaizu.

Hizkuntzak eskubideak dituzte, komunitate baten bitartez bizitzeko eskubidea dute.

Hizkuntza ekologia: hizkuntza guztiak berdinak eta aniztasunaren aldarria.

Gizarte erantzukizuna: desberdinak gara baina aukera eta eskubideetan berdinak, edo aukera gehiago behar ditugu.

Diskurtso estetikoa: hizkuntzaren gozagarritasunarekin du zerikusia, ligatzeko, ondo pasatzeko baliagarri behar du izan. Lotura zuzena du honek gaitasunarekin.

Diskurtso politikoa: hizkuntza lur puska baten truke. Koldo Izagirrek dio hizkuntza zentralidadean jarri behar dela.

Diskurtso hegemoniko, inperialista: hizkuntza normala, jasoa, noranahikoa gaztelania/ingelesa da.

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu honen lehen atalean azaldutakoen hariari jarraiki, gure buruari ondorengo galdera egin diogu: gure lan tokietan euskararen gaineko urratsak oztopatzen dituzten aurkako jarrera edota diskurtsoekin topo egiten dugunean zer egin, nola jokatu edota zein diskurtso garatu behar dugu?

Gaitza da galdera honi erantzun oso eta borobil bat ematea, baina, akaso, baliagarriak izan daitezkeen hainbat baliabide edota jarraibide orokor aipatzera ausartuko gara, erantzun edota diskurtso eraginkorra garatze aldera:

Irakurtzen jarraitu...

Gure enpresak gizartearen isla dira, eta alderdi horretatik euskararen aldeko jarrera orokorra izan arren (orokorra gehiengoarena delako, eta orokorra aldekoa delako alde egotea bakarrik eskatzen bada, ez beste maila bateko zereginik) jarrera hori gauza zehatzetara eramaterakoan oztopoak aurkitzen ditugu; hala nola, lan bilera edo esparru jakin batetan
euskaraz aritzeko proposamena egiterakoan. Oztopo horietako asko maila diskurtsiboan formulatzen dira, eta horrelakoen aurrean, euskararen normalizazioan bultza egin nahian ari garelarik zailtasunak izaten ditugu argudio egokiak erabiliz pertsuasioan eragiteko.

Horrela, behin edo behin, euskara gaztelaniaren gainetik ezarri eta inposatu nahi dugula aurpegiratuko digun lankideren bat aurki dezakegu; euskarari bilera batetan lekua egitea erdaradunekiko baztertzailea dela aipatuko digunen bat, eta erdaradunekiko errespetuz jokatuko bada euskara ezin dela lan hizkuntza izan aurpegiratuko digun norbait; edota euskararen erabilera eta normalizazioa, lan munduan, berez etorriko dela ziurtasun osoz baieztatuko duenik; baita enpresarentzat lehentasunik ez duen gastua dela zehaztuko duenik ere; euskararen aldean lanpostuak mantentzea lehentasunezkoa dela, euskarak dirurik ematen ez duela, denbora galtzea dela, ingelesera jo beharko genukeela… Eta, sarri, zaila egiten zaigu diskurtso edo adierazpen hauen aurrean gure diskurtso propioa garatu eta parean dugun lankideak erakutsitako uste edota jarreran eragitea.

Irakurtzen jarraitu...

Josu Zaloñak, Emuneko kideak, Hiznet ikastarorako sakontze egitasmoa egin du. Haren izenburua Euskararen gaineko diskurtsoak lan munduan da. Ikerketa lan horren laburpena dakar ondorengo bideoak.

Euskararen gaineko diskurtsoak lan munduan from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...