Apirilaren 17an #sarekohizkuntzak enpresetan jardunaldia egin genuen Garaian eta EMUNek enpresek sareko hizkuntza irizpideak definitzeko gako batzuk eman zituen. Artikulu honetara jardunaldian azaldutakoa ekarri dugu.

Hitzaldiaren helburua enpresek sareko hizkuntza irizpideak definitzeko gako edo jarraibide batzuk ematea izan zen eta ez sare sozialetarako hizkuntza irizpide egokienak zeintzuk diren adieraztea. Azken honetarako hainbat faktore hartu behar baitira kontuan eta hauen arabera irizpide bat edo beste izango da egokiagoa.

Uste dugu, enpresek bezeroari bere hizkuntzan eman behar diotela informazioa. Euskal hiztunak diren bezero edo erabiltzaileekin euskaraz jardun beharko dute eta sare sozialak bezeroekin harremanetan jartzeko beste kanal bat direnez, hauetan ere irizpideak zehaztu beharko ditu enpresak.

Irakurtzen jarraitu...