Bilera horrekin, Kultura sailak hasiera eman dio eremu soziolaboraleko agente nagusiekin datozen asteotan izango dituen lan-harremanei, bizitza sozialean eta laboralean euskararen normalizazio-prozesua aztertzeko. ELArekin izandako lan-saioaren ostean, hainbat bilera izango dira gainerako sindikatuekin eta enpresari-elkarteekin, lan-munduan euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eta lan-lerroak elkarlanean aztertzeko.

Alor sozio-ekonomikoa legealdiko ildo nagusia

Hizkuntza Politikarako sailburuordearen esanetan, alor sozio-ekonomikoko euskararen sustapena legealdiko lan ildo nagusia da. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioenari jarraiki, etorkizun hurbileko erronka nagusia euskararen erabilera areagotzea da. Norabide horretarantz areagotu nahi ditu ahaleginak Kultura Sailak, eta, are garrantzizkoagoa dena, ildo horri begira sustatu nahi ditu elkarlana eta ekinbide kontzertatua.

Informazio gehiago, Berrian eta Erabilin

Bidaltzailea: EMUN
Irakurtzen jarraitu...