Hizkuntza normalizatu gabe egotearen beste ondorioetako bat baino ez da: antzemandako hizkuntza eskubide urraketaren gainean dagokion salaketa, iradokizun edo eskaera egin ahal izateko webgune, telefono edo postontziak abiatzea.

Gogora dezagun Kontseiluak Behatokia zerbitzua abiatu zuela 2001eko ekainean eta Eusko Jaurlaritzak Elebide 2006ko azaroan. MONDRAGONek, bestalde, barne kontsumorako baina, taldeko kooperatiba kideentzat euskararen Iradokizun Postontzia prestatu zuen 2014an; harrezkero estranet korporatiboan erabilgarri dagoena. Eta, zentzu horretan ere, asko dira, euskararen presentzia eta erabilera hobetze aldera, intzidentzien gainean barne sistemaren bat abian duten kooperatibak.

image_large

MONDRAGONen Iradokizun Postontzia

Postontzia MONDRAGONen Euskara Batzordeak eta bere gidaritzapean diharduen Mahai Teknikoak abiatutako egitasmoa da, eta helburutzat du, kooperatibek elkarri eraginez, Korporazioko kooperatibetan euskararen presentzia eta erabilera hobetzea.

Korporazioko kooperatibaren baten euskararen inguruan zer hobeturik antzematen duen MONDRAGONeko bazkide orok erabil dezake Postontzia horren berri emateko. 

Postontzia norberarena ez den beste kooperatiba bati buruzko zer hobetuak iradokitzeko tresna da. Beraz, Postontzia ez da norberaren kooperatibaren zer hobetuak iradokitzeko, horiek kooperatiba bakoitzaren barruko bideetatik joan beharko lirateke eta.

Halaber, Iradokizun Postontzia euskararen aldeko jokaeren aurrean esker ona adierazteko ere erabil daiteke.

Jasotako iradokizun edota eskaera aztertu ondoren, eta MONDRAGONen Euskara Normalizatzeko Oinarriak aintzat hartuta, dagozkion eginbideak garatzen dira, eta horien berri ematen zaio iradokitzaileari. Erabateko konfidentzialtasunaz jokatzen da eta ez dira iradokitzailearen datuak zabaltzen.

Orain arte denetariko eskaerak jaso dira Iradokizunen Ponstontzian; honakoak, besteak beste: kooperatiba bateko segurtasun langileak euskaraz ez ulertzea eta erdaraz egin behar izatea, webgunea erabat erdaraz egotea, zerbitzua euskaraz ematen duten profesionalak (edo soilik erdaraz ematen dutenak) identifikatzeko eskaera, Politika Sozioenpresarialean euskararen normalkuntza ildotzat hartzea, Zentro Korporatibotik zabaldutako dokumentu jakin bat erdara hutsen zabaldu izana, eta bezerotzat kontsumitzailea duen filial batek telefono erantzungailua erdara hutsen izatea.

Irakurtzen jarraitu...

Behatokian eta Elebiden jasotzen diren kexen artean gutxi dira lan-munduarekin propio lotu daitezkeenak; baina badira batzuk.

Behatokiko kudeatzailea den Arantza Haranburuk lan munduarekin lotuta dauden kexen tipologia hau prestatu digu:

“Gehienetan enpresek edo langileek administrazioarekin duten harremanean
euskara erabiltzeko duten zailtasunak eragiten ditu kexak, inprimakiak
gaztelania hutsean, ahozko zerbitzua euskaraz jasotzerik ez
izatea…euskaraz aurkeztutako agiriak ez onartzea, agiriak gaztelania
hutsean bidaltzeak…

Irakurtzen jarraitu...