“Otxandioko Euskaldunon Amaraune” Otxandioko Udal Euskara Batzordearen ekimenez sortutako ekimena da. Euskaltzale diren herritarrez osatutako sarea. Euskaltzalea izatea da Amaraunean parte hartzeko dagoen baldintza bakarra eta dagoeneko ehunetik gora otxandioar batzen ditu. Etorkizunean izan lezakeen arren, sareak ez dauka oraingoz egitura propiorik. Instituzio baten ekimenez eta beronen baitan gorpuzten ari den herritarren sarea da, udalaren euskalgintzako jardunaren oinarri bihurtu dena.

Irakurtzen jarraitu...

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara teknikarientzat jardunaldiak antolatu berri ditu, erakunde ezberdinek egindakoen berri jaso da bertan. Jardunaldietan aurkeztutakoak egitarauan bertan zintzilikatu dituzte (ikusi goiko lotura).

Jardunaldi hauetan izan zen Joxean Amundarain Iturriotz, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburuak bertan jasotakoaren kronika egin digu.

Erabilera planak herri-administrazioetan: jardunaldien kronika

Irakurtzen jarraitu...

Azaroaren 28an eta 29an burututako Bilboko Jardunaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko 96 erakunde ezberdinetako 165 teknikarik parte hartu zuten.

Bertako gaia “Herri administrazioetako euskararen erabilera planak” izan zen, 3. plangintza-aldiaren azkeneko urtearen atarian (2003-2007).

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) eta Eudelek antolatu zuten, eta bi helburu nagusi zituen:

  • Orain arte zer egin den eta nola egin den aztertzea.
  • Aurrerantzean zer egin behar den mahairatu eta horretarako behar diren baliabideen inguruko gogoeta egitea (laugarren plangintza-aldira begira, 2008-2012).
Irakurtzen jarraitu...