DANOBATGROUPek eta taldea osatzen duten kooperatiba guztiek bat egin dute .EUS ekimenarekin eta, dagoeneko, taldeko negozio guztiek dute .EUS domeinua.

Aurkezpena1

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua eta sentsibilizazioa erakutsi izan ditu beti; bai barrura begira langileen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko euskara planak aurrera eramanez, eta baita gizarteari begira ere, hainbat ekimeni atxikimendua adieraziz, eta eskola, hornitzaile eta abarren artean euskara erabil dadin eragile eta bultzatzaile izanez.

Ekimen hau, bide horretan beste pauso bat da.

Bidaltzailea:  DANOBATGROUPeko komunikazio arduraduna

Irakurtzen jarraitu...

150px-LogoaEUS

Badira asteak 92 aitzindarien webguneak aktibatu zirela; orain, berriz, azaroaren 18ra arte, abiarazte-aldia dugu zabalik. Fase honetako helburuak eta eman beharreko urratsak domeinuak atarian ditugu zehatz-mehatz eta modu ulergarrian jasota.

Baina, albiste honen izenburuari jarraiki, zertarako nahi dugu erregistratu berri dugun .EUS domeinua? Zein irizpideren arabera erabiliko dugu? Aktibatzen denean zer egin behar dugu? Nora birbideratuko ditut .EUSeko sarrerak? Edo, alderantziz, orain arteko domeinua birbideratuko dugu .EUSera? Eta…? Honelako galderak entzun ditugu gure hainbat bezeroren etxean. Galdera horien atzean teknikoki konplexutasun maila ezberdineko aukerak ditugu, denak zilegiak, baina denak erakunde mailako erabaki baten ondorio dira.

Erabakia hartzerakoan hainbat aldagai izan beharko ditugu kontuan, adibidez:

  • Erakundearen identitate digitala zein den, domeinuaren ikusgarritasun maila…
  • Hizkuntza aniztasunaren kudeaketa, orain arteko jokabidea, sare sozialetan jada dugun hizkuntza irizpidea…

.EUSen helburua lortzeko ezaugarri gakoa ikusgarritasuna da, eta ezaugarri hori 3 eremu hauetan aplika genezake:

  1. Webguneetako erabileran.
  2. Interneteko beste aplikazio batzuetan; adibidez, posta elektronikoan.
  3. Euskarrietan nola egiten diogun erreferentzia gure identitate digitalari: katalogoak, aurkezpen txartelak, sare sozialetako profilak, errotulazioa…

1. ikusgarritasun eremuari loturik, eta jaso ditugun galderei erantzun asmoz, enpresak hartu dezakeen erabakia 3 hauetako bat izan daiteke:

1. .EUS baldin bada gure lehenetsitako domeinua, eta bere ikusgarritasuna bermatu nahi badugu:

    • Interneteko sarrera guztiak, .EUS domeinura birbideratuko ditugu.
    • Orain arteko domeinuak (.com; .es; .coop;…) mantenduko ditugu, baina .EUSerako zubi funtzioa beteko dute.
    • Hizkuntza aukeraketa webgune nagusitik bideratuko da, hau da, .EUSetik.

2. Erabakian, kokapen geografikoa eta bertako hizkuntza lehenesten bada, domeinu bakoitza bere eremu geografikoko hizkuntzarekin lotuko dugu, adibidez:

    • .EUS: Euskal Herria eta webguneko edukia euskaraz.
    • .ES: estatu espainiarra eta  webguneko edukia gaztelaniaz.
    • .FR: estatu frantsesa eta webguneko edukia frantsesez.

3. Gure lehenetsitako domeinua .EUS ez bada, .EUSen bilaketetan gure erakundearen emaitza bermatzeko, .EUS sarrerak gure domeinu nagusira birbideratuko ditugu.

Amaitzeko, domeinu honek duen helburua gogora ekarriz, “euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.”

Helburu honen arrakasta lortzeko norberak erabaki beharko zer ekarpen egin nahi dion eta komunitate horretan izan nahi duen parte hartzea.

Bidaltzailea: EMUNeko IKT arloa

Irakurtzen jarraitu...