Lorea Agirre Emunera etorri zen orain dela bi aste Sorguneak ikertegia aurkeztera. Euskal kulturari buruz luze egin zuen berba Loreak. Euskalgintzari buruz eta erdalgintzari buruz. Cultura vascari buruz eta euskal kulturari buruz.

Lorea Agirre, Sorguneak from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Arizmendi Ikastolan euskalgintzan bizi dugun kezka beretik abiatu ginen duela bost urte inguru: gure ikasleen artean euskararen ezagutza eta erabileraren artean amildegi bat dago.

 

 

 

 

(irudi animatua ikusteko sakatu Arizmendi Ikastolan Hezkuntza Proiektuan -ezkerreko zutabea-, eta Bazaran ondoren.)

Kezka honetatik abiatu ginen baina 16 orduko tailer baten ostean ondorio honetara iritsi ginen: gure haur eta gazteek euskara naturaltasunez ez bizitzea sakonagoa den arazo baten sintoma baino ez da. Arazoa identifikazio mailakoa da, eta horri lotuta, identitate mailakoa. Geure gazteen identitate indibidual eta kolektiboaren eraikuntza bide hori ez dago euskaran ardaztua. Beraz, gure egiteko zuzena ez da euskara gehiago erabil dezaten lan egitea baizik euren identitatea modu kontzientean eraikitzen laguntzea eta identitate hori euskaran ardaztuta egoteak duen garrantziaz jabetzen laguntzea.

Gogoeta honetatik sortu zen egun Arizmendi Ikastolan martxan dagoen Bazara egitasmoa -ezkerreko zutabean Hezkuntza Proiektuan sakatu-. Gure helburua, beraz, ez da geure ikasleek euskara gehiago erabil dezaten lortzea baizik euskaldun izateko hautu kontzientea egingo duten pertsonak garatzen laguntzea. Beste era batera esanda, guk nahiko genuke geure ikasleek euskara gehiago erabiltzea, euskara bizitzeko hautua egitea herri eta kultura baten parte sentitzen direlako eta hizkuntzaren osagaia hortik kanpo utziz gero gutasunaren lokailua galdu egingo litzatekeelako.

Ez gara beste munduko ezer esaten ari baina ñabardura garrantzitsua dela intuitzen dugu. Non jarri arreta, erabileran ala identitatearen lanketan. Guztiok dugu GU eta NI izateko beharra, gutasunean ni eta nitasunean gu eta nerabeek are gehiago. Barne borroka horretan bizi dira. Euren identitatea eraikitzen ari diren tarte “kritiko” horretan konekta dezakegu eurekin, baina ez erabileraren inguruko diskurtso arauemaileetatik, gutasun propio eta original bat eraikitzeko aukera eta erronkatik baizik. Intuizioz ari gara, probatzen ari gara.

Irakurtzen jarraitu...