Auzia Euskaraz proiektua jorratzen hasi ginenetik ia 4 urte bete direnean, epaitegietan euskaraz egiteko baldintzak sortzen jarraitzen dugu. Poliki-poliki ari dira ereindakoaren fruituak bistaratzen.

Nagusiki, 3 arlotako lorpenak nabarmendu nahi ditugu:

Justizia Administrazioan diharduten eragileek eremu juridikoko edukiak euskaraz jasotzeko kanalak sortu ditugu; arlo horretan zegoen hutsunea bete ahal izan dugu proiektuaren hasiera-hasieratik. Eduki juridikoak sortu eta horien berri ematen dugu gure kanaletan (bloga, Facebook eta Twitter). Gainera, astean behin, pilula juridikoa zabaltzen dugu, eta, hilean behin, Auzia Euskaraz buletina.

Eragile juridiko euskaldunen lehenengo sareak sortu ditugu. Proiektuan parte hartzen ari diren eragileekin lanean jarraitzen dugu (abokatuak, prokuradoreak, epaitegietako langileak, epaileak, Justizia Administrazioaren letraduak…), eta, besteak beste, haien lana euskaraz egiteko baliabideak eskura jartzen dizkiegu: gidak, eToolbarra, APPa…

Euskara Emaileen Komunitateari dagokionez, tokian tokiko emaileekin martxan jarritako proiektuetan aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu; hain zuzen ere, Bergara, Gernika, Tolosa eta Amurrioko epaitegietan. Horiez gain, aurreikusten dugu EAEko beste bi justizia jauregitan proiektu bana martxan jartzea, eragile guztien artean neurri zehatzak adostuta, urratsak egiteko prozedura judizialetan euskara normalizatzeko.

Fruituak jasotzen ari gara, eta horren lekuko dira azken urteotan erregistratutako euskarazko demanden kopuruaren eta euskaraz emandako epaien hazkundeak. Kontuan hartu eta segi aurrera!

Auzia Euskaraz lan-taldea

Irakurtzen jarraitu...

jjjj

Hemendik aurrera, arlo juridikoan dihardutenek poltsikoan ere izango dute euskaraz lan egiten lagunduko dien tresna: Auzia Euskaraz APPa.

Tresna honen bidez, epaiBi lantaldeak dinamizatzen duen Auzia Euskaraz proiektuaren informazioa jaso daiteke gailu mugikorrean. Doakoa da eta telefonoaren on line dendatik deskarga daiteke (Android eta iOS).

Aplikazio honi esker, esku-eskura izango dituzte hainbat zerbitzu eta baliabide:

  • Profesional euskaldunak: abokatu eta prokuradore euskara emaileen bilatzailea.
  • Auzia Euskaraz: proiektuari buruzko informazio garrantzitsuena.
  • Zuretzat: euskara emaile egin eta e-Toolbarra instalatzeko eskaera egiteko atala.
  • Euskara juridikoa kontsultatu: itzulpen juridikoak kontsultatzeko eta EpaiBi-ri kontsultak egiteko aukera.

Eta hori guztia gailua poltsikotik atera eta klik batzuk eginez!

Teknologia berriak euskararen lagun…

Irakurtzen jarraitu...