Abuztuaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian HPSk 2007rako esleitutako diru laguntzen informazioa. Ikusi nahi baduzu, segi irakurtzen.

Bertan, entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek EAEn dituzten lantokietan, euskararen erabilera-planak egiteko edota 2007an garatzeko jasoko duten diru kopurua zehazten da.

Abuztua opor sasoia izan ohi denez eta bat baino gehiago enteratu gabe egongo denez, hemen duzue dirua nola banatu duten.

Informazio gehiago nahi izatera, LanTaLaneko diru laguntzen atalean klik egin besterik ez duzue.

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Eusko Jaurlaritzak urtero enpresa pribatuei ematen dizkien diru laguntzen eskaera egiteko deialdia zabalik dago. Martxoaren 5ean zabaldu zuten eta interesa dutenek agiriak hilabete bateko epean aurkeztu beharko dituzte.

Deialdiaren xehetasun guztiak hemen ikus ditzakezue.

LanTaLanen diru laguntzen atalean ere jadanik jasota daukagu, indarrean dauden beste deialdi batzuekin batera: IKTetarako diru laguntza deialdia edo Herri Administraziorako deialdia esaterako.

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) 2007an deialdi publiko bidez banatuko dituen diru laguntzen berri eman du.

Deialdi guztiak martxoaren lehenengo astean argitaratuko dituzte Aldizkari Ofizialean , eta ondorioz 2007ko lehen seihilekoaren barruan ebatzita geratuko dira. Horrekin euskalgintzaren eskariari erantzungo diote, ebazpenak orain arte urte bukaera aldera argitaratzen baitziren eta zenbait proiektu aurrera egin ezinda geratzen baitzen.

Irakurtzen jarraitu...