Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietan ezagutzari buruzko ikas + ari tailerra egin zen. Tailer horren barruan, ezagutza norbanakoaren, taldearen eta erakundeare ikuspuntuak landu egin ziren. Gaurkoan norbanakoaren ikuspuntutik landuko dugu gaia eta horretarako erabiliko dugu Javi Santosek egin zuen hitzaldia.

Irakurtzen jarraitu...

Badira dozena bat urte uda ostean Emunek barnetegia antolatzen duela. Azken urteotan Arrasateko Udala auzoko natura-eskolan egin izan dugu. Barnetegiko informazio gehiago.

Barnetegiko ikasleak adin, jatorri eta lanbide ugaritakoak izan ohi dira: tailerreko langileak, irakasleak e.a.

Urtez urte egin ditugun barnetegien balorazioa oso ona izan da. Iazko barnetegiko partaideengana jo dugu iritzia eskatzeko. Hona egin dizkiegun 2 galderak:

a) Iazko barnetegiari buruzko iritzia:
b) Barnetegia gomendatuko zenioke euskara ikasten dabilen norbaiti?

Irakurtzen jarraitu...