2013ko uztailean aurkeztu du Aintzane Agiriano emunkideak HIZNETHizkuntza Plangintza graduondokoaren baitan egindako sakontze egitasmoa. Sakontze egitasmorako kasu erreal bat aukeratu zuen egileak ikerketa lana egiteko eta emaitza Fagor Automationeko euskararen erabilera  bermatzeko proposamen zehatz bat egitea izan da. Bideo honetan lanaren laburpena ikus daiteke:

Irakurtzen jarraitu...

Euskara planetan komunikazioa hobetzeko mintegia antolatu genuen Emunen pasa den hilean. Mintegian Fagor Automationen kasua aurkeztu da. Kooperatiban komunikazio plana hobetzeko beharra ikusi zuten Euskara Batzordeko zenbait kidek. Emunek kooperatibako komunikazio kanal eta baliabideak aztertu ondoren, organoetako kontseilutxoetako komunikaziorako hainbat gabezia identifikatu eta aurkeztu ziren Euskara Batzordean:

Euskara planaren zabalkundea kolektibo guztira Kontseilu Sozialean egiten da eta kontseilarien bitartez, kontseilutxoetan. Kanala ona da, informazioa kolektibo osoari zabaltzeko aukera bermatzen baitu.

Beraz, zer daukagu hobetzeko?

Ez gara igorlearen tokian jartzen: gaiari buruz zer dakien, zer informazio ematen diogun, zer eskatzen diogun…

Ez gara hartzailearen tokian jartzen: zer interesatu ahal zaion, gaiaren inguruan aurrez zer ezagutza izan dezakeen, erabiltzen dugun terminologia ulergarria zaion…

Ez dugu mezua antolatzen: helburu bakarra informatzea da, ez dugu komunikatzen, ez dugu feedbackik bilatzen…

Ez dugu testuingurua kontuan hartzen: azkeneko gaia, jendea nekatuta…

Ez dugu planifikatzen: hilero “inprobisatzen” dugu eta honek ekar lezake hile batean hainbat gai pilatzea, hurrengoan “betetze lanak” egitea,  gai batzuk bilera batean baino gehiagotan errepikatzea…

Irakurtzen jarraitu...