Emunek urri hasieran egin zituen bere 15. urteurreneko jardunaldiak. Hurrengo asteetan han bildutako edukiekin hainbat artikulu onduko ditugu. Eta horien artean lehenengoa duzue hauxe.

Gaurkoan erakundetze tailerrean Isidro Garatek, Fagor Ederlaneko langileak, egin zuen hitzaldi laburra jaso dugu. Lidergo exekutiboaz egiten du berba bideo honetan.

Lider exekutiboa: Isidro Garate, Fagor from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Arnasgune deitu diegu Fagor Ederlan kooperatiban bertako euskal komunitatea trinkotzeko helburuarekin garatzen ari garen proiektuari.

“(…) euskarazko arnasgunea da demografi aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. (…) Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, hortaz, bere jendearentzako “arnasgune” horiek bilatzen eta mantentzen”. (Zalbide, M. eta Erize, X. 2007)

Mikel Zalbidek bere artikuluan biltzen dituen ideien haritik, era honetara definitu dugu arnasguneen proiektua Fagor Ederlanen: Pertsona bakoitzak hartutako konpromisoen bidez hizkuntzaren funtzio batzuen inguruan hizkuntza komunitatea trinkotzeko proiektua.

Definizio honen baitan, hiru dira azpimarratu nahi ditugun ideia nagusiak, proiektuaren izaera eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera ematen dizkigutenak:

1. idea: Hizkuntza komunitatea trinkotu

  • Arnasguneen metodologian komunitate osoa, erakunde osoa, hartzen da eragin eremutzat.
  • Lehentasuna euskal hiztun motibatuetan jartzen da, beraiek baitira metodologia honen motorra.
  • Metodologia hau martxan jartzeko gutxieneko baldintzak bi dira, batetik, elkarrekin lan egiten duten euskaldun motibatu kopuru minimoa izatea, eta bestetik, erakundeak metodologia hau aurrera eramateko babesa adieraztea.
  • Eragin eremua handia denez, progresibotasuna markatzen da. Euskal hiztun motibatuetatik abiatuz beste hiztun motei eragiteko pausoak markatzen dira.
  • Komunitate osoa gune naturaletan banatzen da, gerora beraien arteko harremana finkatzeko.

2. idea: Hizkuntzaren funtzio batzuen inguruan

  • Euskal hiztun motibatuak funtzio minimo batzuen inguruan konpromisoak hartzera bultzatzen dira. Hizkuntzaren funtzio minimo hauek komunikazio jarduera informalean kokatu ditugu, ahozkoan nahiz idatzian, beti ere eremu formalean (bilerak, aurkezpenak, idatzi ofizialak,…) eragiteko ditugun aukerei mugarik jarri gabe, izan ere, muga erreala pertsona bakoitzaren borondatean baitago.

3. idea: Pertsona bakoitzak hartutako konpromisoen bidez

  • Enpresetako euskara planetan hain ohikoak diren konpromisoak dira gure lantresna.
  • Pertsonak konpromisoak hartzera gonbidatzen dira, eta gero bilera bidez konpromiso horiei jarraipena egiten zaie. Jarraipenarekin batera konpromisoak gogorarazteko ekintzak eta formazio saioak uztartzen dira konpromisoen betetze maila ahalik eta handiena izan dadin.
  • Konpromiso bidezko lanketa honen azken helburua da pertsona bakoitzak bere hizkuntza ohiturak autokontrolatzea. Autokontrol hau baina ez da berez lortzen, ikasi egin behar da.
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsonak hezi egin behar dira euren hizkuntza ohitura berriak eurek goberna ditzaten, horregatik, autokontrolera iritsi aurretiko etapa batean kanpotiko kontrola (adib. teknikariarena) izango dute arnasguneetako partaideek, konpromisoak betetzeko laguntza moduan ulertu behar dena.
  • Helburua da pertsona euskal hiztun osoa bihurtzea, “Txepetx”en teoriaren arabera (Sanchez Carrión, 1987), ibilbide kulturala eta naturala, biak egitea.

Proiektuaren oinarri teorikoak hiru lanotakoak dira:

  • Unanue, A. (2006): Administrazioko atal elebidunetan langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana. Lasarte-Oriako Udala. Euskarako Batzordea. Lasarte-Oria.
  • Zalbide, M. eta Erize, X. (2007) Hizkuntza gutxituen berreskurapenerako hainbat hurbilpen teoriko. HIZNET. 3.ikasgaia.
  • Sanchez Carrión, J.M “Txepetx” (1987) Un futuro para nuestro pasado. Egilearen argitalpena. Donostia. In ZALBIDE, M eta ERIZE, X. (2007) Hizkuntza gutxituen berreskurapenerako hainbat hurbilpen teoriko. HIZNET. 3.ikasgaia.

Graduondoko HIZNET ikastarorako egindako lanean jasotzen da Fagor Ederlaneko arnasguneei buruzko guztia.