Gipuzkoako Foru Aldundiaren Udal<>ekin egitasmoaren babespean “Administrazio kontratuetan bete behar diren hizkuntza-baldintzen prozedura, klausulak eta jarraipenerako estandarizazio-proposamena” osatu berri dute Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara, Eskoriatza, Lezo, Oiartzun, Tolosa eta Zarauzko udalak, Uema eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Nekane Jauregi (GFA) ,Maje Umerez (Aretxabaleta eta Eskoriatza), Patxi Saez (Azpeitia), Joxemari Iraola (Lezo), Aitziber Arnaiz (Oiartzun), Miren Aburuza eta Imanol Haro (Uema), Maripi Laskurain (Bergara), IƱaki Azaldegi (Tolosa) eta Maite Etxaniz (Zarautz) izan dira lantalde honetan aritu diren administrazioko teknikariak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari den Nekane Jauregik labur zerrendatu ditu egitasmo honen xehetasun orokorrak eta, taula batean jaso ditu, zehatz-mehatz, enpresek bete behar dituzten hizkuntza baldintzak.

Irakurtzen jarraitu...