Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Oraingo honetan erakundetze tailerreko azken ekarpena dakargu: Luis Mari Mendarozketarena, Copreciko euskara planaren berri emango diguna. Eta koordinatzaile zelan bihurtu den lider azalduko digu.
Irakurtzen jarraitu...Euskara lanean bidea egiten (#emunek15) jardunaldiak egin zituen urriaren 4an Emun-ek. Hurrengo asteetan jardunaldi horietan egin ziren tailerren berri emango dizuegu lantalanen.
Euskara planetan lau ardatzetan jarduten dugu nagusiki: ezagutza, motibazioa, erabilera (Txepetxen hiru ontziak) eta erakundetzea. Tailerrak ere horien inguruan egin genituen.
Erabilerari dagokionez, orain arte egindakoak eta aurrera begirako erronkak aletu genituen.