Gureaz blai irratsaioak bigarren denboraldia hasi du orain dela gutxi. Aurrekoan 34 saio aireratu zituen Info7 irratiak (guztiak batu ditugu lantalan webgunean bertan), eta oraingoan momentuz hiru saio aireratu ditu Info7 irratiak (lantalanen ere entzungai daude).

Baina bigarren denboraldi honetan berritasunak dakartza irratsaioak. Saiatuko dira hilean behin pertsonaia ezagun bati elkarrizketa egiten bere hizkuntza portaeraz hitz egiteko eta hilean beste behin gai jakin bati buruzko elkarrizketa: hizkuntza ekologia, soziolinguistika, euskara eta gure egoera emozionala… Hizneteko hainbat egitasmori buruz ere hitz egin nahi dute; jendeak euskarari buruz, bere erabilerari buruz eta egoerari buruz egindako ikerketa lanetan ateratakoak komentatu nahi dituzte.

Horrez gain, jakina, lehen denboraldiko ildo beretik jarraituko dute: egoera arruntetan izaten ditugun hizkuntza gatazka txikiei konponbidea bilatzen.

Irakurtzen jarraitu...

Urrian hasita, astero Info7 irratian Gureaz blai irratsaioa entzungai duzue. Irratsaio hau Emunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ekoizten du.

Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz. Euskaldun kontziente aktiboak laguntzeko irratsaioa (eta horren aktiboak ez direnak aktibatzeko ere).

Irakurtzen jarraitu...