KIDEn 2008an abiatu zuten Euskara Plana, eta oparoa izan da egin duen ibilbidea. Oparoa ez ezik, baita kasu aurreratua ere; hala aitortu zion Soziolinguistika Klusterrak 2012an. Lantalan-en aurretik ere aipatu izan ditugu KIDEko praktika onak; hizkuntza-politikaren gaineko artikulu honetan esate baterako. Oraingoan, langileen euskararekiko motibazioa nola lantzen duten azaltzeko eskatu diegu.Presentación1

KIDEn motibazioa ez dugu modu isolatuan eta inprobisatuan lantzen; planifikatuta eta ahalik eta modu integralenean egiten dugu bere lanketa.

A) Motibazioan eragiteko zuzeneko eta zeharkako pertsuasio bideak lantzen ditugu, biak baitira beharrezko eta elkarren osagarri.

a) Zuzeneko motibazioa: Joxpi Irastortzaren doktore-tesian oinarrituz, Erabilera Taldeak erabilera helburuen lanketarako ez ezik, hausnarketarako ere erabiltzen ditugu. Orain langileen gune naturalak baliatzen ditugu gero eta gehiago –Lankide Bilerak, kasu–, baina bitartekoak –hausnarketak– berdina izaten jarraitzen du.

b) Zeharkako motibazioa: lehiaketak, Euskararen Txokoa (ohar-taulan nahiz posta elektronikoz), Euskararen Eguna (KIDEn nahiz eskualde mailan), eta abar antolatzen ditugu.

Motibazio jardueretako edukiak aukeratzerakoan, berriz, bi irizpide hauek jarraitzen ditugu:

B) Momentuan esku-artean edo hizpide dituzten gertuko gaiekin lotura izatea, lanekoak izan daitezke edo bizitza arruntekoak; adibidez, kooperatiban bisioa lantzen ari garen une honetan, bisioa zer den edo Euskara Planaren bisioa zein izan beharko litzatekeen jarri dugu mahai gainean; edo, inguruko herrietako euskararen erabileraren edota ekimenen inguruan aritzen gara KIDEn antzeko egoerarik gertatzen den edo ez aztertzeko; edo, komunikabideetan euskararen inguruko berriren bat argitaratu baldin bada, lankideon artean partekatu dugu.

C) Neurketak egitea, eta neurketa horien emaitzak baliatzea; Pello Jauregik gomendatutakoari jarraiki, edozein esku-hartzeren aurretik eta ondoren neurketak egitea komeni da. Neurketa horien emaitzak motibazio jardueretan erabiliko ditugu datuak aztertu eta hausnarketa egiteko (Erabilera Taldeetan, adibidez). Jasotako informazioari arreta jarrita, eta aztertzeko edo gogoeta egiteko astia hartuz gero, eragina iraunkorragoa dela ikusi baitugu.

KIDEn, esaterako, urtean 3tan egiten ditugu isilpeko ahozko neurketak; eta, Euskararen Egunean, euskararen erabileraren marka hausteko erronka jaurtitzen diegu langileei, eta erronka lortu duten jakiteko egun horretan beste neurketa bat egiten dugu. Gero emaitzak aztertu eta konparatu egiten ditugu (erabilera, leialtasuna, hobekuntza…).

Beste adibide bat, 2 urtetik behin langileei egiten zaien erakunde kultura galdetegia da; galdetegi horretan 6 galdera Euskara Planari buruzkoak dira; 2009. urtetik galdera berberak egiten ditugu, horrela, urtez urtekoa konparatu eta bilakaerak aztertu ditugu.

Esan bezala, horiek guztiak langileak motibatzeko erabiltzen ditugu.

Lortutako emaitzek gure apustuaren egokitasuna berretsi dute, euskararen erabilera nabarmen handitu baita.

Bidaltzailea:  Urrate Etxaburu (KIDEko euskara teknikaria)

Irakurtzen jarraitu...

Ekainaren 2an egin zuen Mikel Zalbidek Euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko areto nagusian. Han izan zen, beste askoren artean, Carlos Ruiz, Gipuzkoa Donostia Kutxako ordezkaria ere. Ruiz jaunak berak bizitako sentipenak bildu ditu iritzi artikulu honetan eta, tartean, kontzeptu interesgarri bat jartzen du mahairen gainean: euskararen balio ekonomikoa

Hemen duzue, hitzez-hitz, iritzi artikulua:

Carlos Ruiz

Gipuzkoa Donostia Kutxako Giza Baliabideen Zuzendaria

Diputazioko areto nagusian izan nintzen aurreko larunbatean, Mikel Zalbideren Euskaltzaindirako sarrera-hitzaldian. Mikel lagun mina izanik eta gaia euskara, aitzakia pare ona nuen han izateko. Eta bat nator Henrike Knörrek erantzun dotoreari eman zion hasierarekin: In principio erat Zalbide. Egia baita.

Ekitaldia duina izan zen benetan eta -entzundako iritzien arabera- gonbidatuen gustukoa, bai protokolo aldetik bai antolaketaren mailari dagokionez.

Ahaldun Nagusia fin portatu zen, ez bakarrik estandarte eta ikurrinak kaleratu zituelako, edo dantzari, txistulari eta abarrekoak falta izan ez zirelako. Ondo portatu zen, baita ere, ekitaldiko aurkezpenari emotibitate puntu egokia eman ziolako -inor gutxi, horretan, bera bezalakorik-. Ahaztu ezinezko erreferentzia historikoa egin zuen, Euskaltzaindiaren sorreraz, garaiaz eta lekuaz. Esan dezadan 1919ko Elorza /Azkue bikoteak bezala, Txabarri / Urrutia tandemak ere oso ondo funtzionatu zuela ekitaldiaren gidaritzan.

Irakurtzen jarraitu...

Denbora horretan, Bai Euskarari Ziurtagiria jarri du abian, besteak beste.

Gizarte eragileak, indar ekonomikoak, alderdi politikoak eta sindikatuak hizkuntza normalizazio proiektuetan inplikatzea bilatu eta landu du. Horretarako, denon konpromisoa eskatzen duen hamaika egitasmo jarri du abian. Besteak beste:

Irakurtzen jarraitu...