Enpresa, sarea eta hizkuntzak izenarekin hasitako hausnarketa osatzen ari da eta Luistxo Fernandezek idatzitako artikulua dugu aste honetan irakurgai.

Galdera honi erantzun dio Luistxok Codesyntax-eko blogean; Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?.

Euskal soziolinguistikan giltzarri izan den ideia baten inguruan osatu du artikulu interesgarria, Txepetxen ontzien teoriaren arabera hain zuzen ere.

Irakurri eta eman zuk ere zure iritzia.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Txomin Jauregi Deskontu.com webgunearen sortzaileetako bat da eta bere lana sare sozialetan oinarritzen da hein handi batean.

Euskara eta estrategiaren inguruan hitz egin digu Txominek elkarrizketa honetan.

Ezberdintzeko estrategia, Txomin Jauregi (deskontu.com) from lantalan on Vimeo.

Bideo hau Sareko hizkuntzen lanaren jarraipena da. Orain arte Joxe Rojasen iritzia, Ander Tonari egindako elkarrizketa eta Josu Bergararen artikulua jarraitu ahal izan ditugu. Eta ez da hemen amaituko bidea. Datorren astean aditu eta enpresa berrien iritziak izango ditugu.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Sareko hizkuntzen inguruan lanean jarraitzen dugu. Joxe Rojasen
iritziarekin hasi genuen bidea eta Ander Tonari egindako elkarrizketarekin jarraitu, Kontu bakarra edo bi kontu erabiltzearen ingurukoak.

Josu Bergarak hartu du orain lekukoa eta Nolako marka, halako hizkuntza erabilera izeneko artikulua utzi digu sarean.

Curvas

Josu Bergara Burutu komunikazio eta publizitate agentziako kide da. Enpresek sare sozialetan hizkuntza formala edo kolokiala erabiltzearen inguruko gogoeta egin du bere webgunean.

Aurreko asteko gaiek sarean oihartzuna izan dute, hainbat iruzkin jaso baitira sarean, Sustatun eta Twitterren esaterako,
azken horretan #sarekohizkuntzak etiketapean.

Ziur gaude aste honetakoek ere zeresana piztuko dutela, eta esan beharrik ez, guztion parte hartzea ongi etorria izango dela.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Atzo Joxe Rojasek horren gaineko hausnarketa egin zuen. Erantzun interesgarriak daude bai bere blogean baita sustatun ere. Twitterren ere iritziak badaude #sarekohizkuntzak etiketapean.

Gaurkoan, ordea, horren gaineko beste iritzi bat dakargu. Ander Toñarena, hain zuzen ere. Ander Toña Euskadiko Kutxako community manager da.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean azaldu bezala, abian da sareko hizkuntzei buruzko hausnarketa: enpresa, sarea eta hizkuntzak.

Joxe Rojas izan da ibilbide honi hasiera eman diona eta ondorengo gaiaren inguruan luze eta argi idatzi du: kontu bakarra ala bi kontu?.


Argazkiak.org | Ordenagailua © cc-by-sa: lantalan

Gaiaren inguruan eztabaida piztu da Joxeren blogean. Zuek nola ikusten duzue kontu hau guztia? Esperientziarik bai?

Ziur zuek ere baduzula zerbait esateko.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...