Udalekin egitasmoaren barruan, Lorea Agirrek ikastaroa eman zuen diskurtsoei buruz. Haren laburpentxo bat dakargu gurean hona.

DISKURTSOA DENA DA, isilik egotea ere bai.

Zertarako diskurtsoak? Harremanak edo harreman ezak ematen dio balioa diskurtsoari. Harremanek baldintzatzen dute esan behar dugun hori. Diskurtsoek balio dute komunitate bat, talde bat egiteko, iritziak eta pentsamenduak konpartitzen direnean sortzen da komunitatea. Talde batek diskurtso bat konpartitzen duen neurrian komunitatea egiten du (hedabideek hori bera egiten dute neurri batean).

EUSKARAK ZER?

Euskara esan eta horri zein adjetibazio edo hitz jartzen diogun jakitea garrantzitsua da. Diskurtsoek ekibalentzia kateak sortzen dituzte. Diskurtsoa gizartean dago, berak aldatu, bortxatu egiten du. Kate horiek inportanteak dira praktikarako bidean jartzen dituelako, eltzea sutan jartzen dute.

ZERGATIK EUSKARAZ EGIN?

Diskurtso bakarrak ez du balio. Diskurtso asko erabili behar ditugu, taldearen eta kontzientzia mailaren arabera, eta kasu askotan, aldiro bat baino gehiago.

DISKURTSO MOTAK

Legediaren diskurtsoa: autoritateak legez egin behar dela dionean.

Arnasguneen diskurtsoa: “euskaraz, nola bestela?” euskarak oxigenoa hartzen duen gunean dagoena. Hegemonia egoeran dagoen gizatalde baten egoera, ez du hizkuntza hautua behar. Erne, egoera hau aldatzea oso erraza da.

Kontzientziaren diskurtsoa: euskaraz egin behar dugu

Diskurtso militantea, identitatea: euskarak behar zaitu, euskara zu zara…

Kultur identitatea, naziogintza: kultura hizkuntzaren elikagai sinbolikoa da eta elkar lotuta joan behar dira. Kultura hizkuntzaren bitartez deskubritzen duzuena mundu bat irekitzen zaizu.

Hizkuntzak eskubideak dituzte, komunitate baten bitartez bizitzeko eskubidea dute.

Hizkuntza ekologia: hizkuntza guztiak berdinak eta aniztasunaren aldarria.

Gizarte erantzukizuna: desberdinak gara baina aukera eta eskubideetan berdinak, edo aukera gehiago behar ditugu.

Diskurtso estetikoa: hizkuntzaren gozagarritasunarekin du zerikusia, ligatzeko, ondo pasatzeko baliagarri behar du izan. Lotura zuzena du honek gaitasunarekin.

Diskurtso politikoa: hizkuntza lur puska baten truke. Koldo Izagirrek dio hizkuntza zentralidadean jarri behar dela.

Diskurtso hegemoniko, inperialista: hizkuntza normala, jasoa, noranahikoa gaztelania/ingelesa da.

Irakurtzen jarraitu...

Enrike Letona, Emuneko teknikaria, “Ekintza kultural baten ebaluazioa” UEUk antolatutako ikastaroan izan zen uztailean.

Ebaluazioa zer da? Zertarako balio du? Zer eragin ditu? Zeintzuk dira ebaluazioaren mugak? Zeintzuk dira ebaluatzeko metodologiak? Nola zabaltzen dira edo/eta hedatzen dira ebaluazioen emaitzak? Galdera hauei erantzuna bilatzen ibili ziren ikastaroan. Hona hemen, Enrikek guretzat prestatu duen laburpena.

Ebaluazioa kultur egitasmoetan

Bestalde, irakasle izan den Eric Dicharry Lavie, idazlea, ikerlea, artista denak, ebaluazioan sortzen diren kritiken inguruan dihardu bideo labur honetan. Bideoaren bukaeran komunikazioaren garrantziaz ere ohartarazten du.

Irakurtzen jarraitu...