Nerea Larrañagak, Emuneko teknikariak, ikerketa lana egin du Hizneteko sakontze egitasmoa aprobetxatuz. Geyser enpresako euskara plana aztertu du eta bertako Euskara Batzordearen lidertza sendotzeko proposamenak egin ditu. Bideo honetan daukazue lan horren laburpena.

Nerea Larrañaga from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Euskara hutsezko funtzioen (funtzio propioen) gaineko ikerketa lan mardula egin du Urko Azpirozek, Emuneko teknikariak, Hizneten. Webgune oso txukun batean bildu ditut funtzio propioen ingurukoak.

Ondorengo bideoan Urkok azaldu digu labur-labur ikerketa lanaren nondik norakoak. Horren ostean, Jaime Bengoak, Copreciko euskara koordinatzaileak, euskara hutsezko funtzioen ezarpena Coprecin azalduko digu.

Euskara hutsezko funtzioak Coprecin from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Euskara planen ikerketen harira, Josune Urbietak, Emuneko teknikariak, 2012an Hizneteko Sakontze egitasmoa egin zuen. Ikerketa lan horren izenburua honako hau da: Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan.

Euskaldun berriez, jabetze prozesuaz, laneko euskarazko dinamiken gainean, euskara ikastearen prozesua arrakastaz amaitzeaz eta abarrez dihardu honako bideo honetan.

Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Hiznet gradu-ondokoa orain dela hamar urte baino gehiago jarri zen martxan. Ordutik, ikastaro amaieran ikasle bakoitzak ikerketa lana egin behar zuen. Horietako asko lana euskalduntzeari buruzkoak izan dira. Bilduma egin dugu horiekin guztiekin:

Urbieta Aizpurua, Josune (2012). “Euskaldun berriak laneko euskarazko dinamiketan”. Hiznet 11-12ko sakontze egitasmoa

Azpiroz Osa, Urko (2012). “Funtzio propioen lanketa”. Hiznet 11-12ko sakontze egitasmoa

León Perez de Ciriza, Lorea (2012).”Euskaldunen euskarazko zerbitzuen kontsumoa: Nafarroako Kutxaren kasua”. Hiznet 11-12ko sakontze egitasmoa

Redondo Beitia, Ibai (2012). “Euskara eta euskalduntzeko p-lanak Osintxun”. Hiznet 11-12ko sakontze egitasmoa

Gonzalez Elorza, Edurne (2011). “Sare Sozialak eta hizkuntza-politika”. Hiznet 10-11ko sakontze egitasmoa.

Madina Letamendi, Katia (2011). DPO Metodologia: gabezietatik abiatuta saretze sistema garatzea FIT Automoción, S.A-n. Hiznet 10-11ko sakontze egitasmoa.

Zaloña Fernandez, Josu (2011). “Euskararen gaineko diskurtsoak lan munduan”. Hiznet 10-11ko sakontze egitasmoa.

Barrenetxea Iparragirre, Urtzi (2009). “Hizkuntza-plangintzekiko erresistentziak organizazioetan”. Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Ruiz Navarro, Juanjo (2009). “Akuilu taldeak: Euskararen aldeko eragiletza hizkuntza asertibitatearen bidetik”. Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Urrestarazu Garmendia, Koldo (2009). “Euskararen kudeaketa negozioetako hitzaldi informatibo eta Batzar Nagusietan”. Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Vegas Fernandez, Fidel (2009). “Enpresa mundutik euskarara: langileen motibazioa euskara planetan”. Hiznet 08-09ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Beitia Sasiain, Ruben (2007). Euskararen arnasguneak Fagor Ederlanen. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Beristain Madariaga, Aiora (2007). Bai Euskarari Ziurtagiria eta Lanhitz. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Elexpuru Egaña, Ima (2007). Produktu/zerbitzua hobetzeko paktika onak jaso eta zabaltzeko sistema. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Garai Uribeetxebarria, Jesus Mari (2007). Elkargoetako euskara planen inplementazioaren barruan, zertan eta nola eragin herriz herri sakabanatuta dauden eta elkargokide diren enpresa edo negozioetan. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Irizar Mantzizidor, Abel (2007). Proposamen ekolinguistiko bat. Fagor etxetresna elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzerako. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Irizar Martinez, Olatz (2007). Argumentazioa zerbitzu enpresetan eta merkataritzan. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Lariz Irazabal, Amaia (2007). Zuzeneko langileen eguneroko lanean euskararen erabilera gehitzea, euren eguneroko lanean eraginez eta euren parte-hartzea bultzatuz. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Letona, Enrike (2007). Euskararen normalizazioaren bidean, tratuak landu langileekin enpresa handietan. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Zumalde Barrena, Elias (2007). Erdaldunak eta euskara planak. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Alustiza Lizaratzu, Eider (2006). Euskaldunen arteko elkarrizketetak: euskararen erabilera areagotzeko esperientzia praktikoa, PDCD zikloan oinarrituta. Hiznet 05-06 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).

Iglesias Alvarez, Raul (2004). Jatetxe eta tabernen plangintza Oiartzunen (Merkataritzan euskaraz bizi) HIZNET 03-04 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Mujika Izagire, Leire (2004). Pertsonak eta eginkizunak: euskara planetarako identifikazio tresna. HIZNET 03-04 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Rodriguez Gomez, Jose Ramon (2004). Merkataritza euskalduntzeko plangintza baten azterketa kritikoa: Txorierriren kasua. HIZNET 03-04 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Usarralde Lasarte, Ibon (2004). Erakundeetan euskararen bizindarra neurtzeko tresna. HIZNET 03-04 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Bastarrika Salegi, Igone (2003). Zuzeneko langileak euskara planetan: euskararen normalizaziorako funtsezko partaideak. HIZNET 02-03 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Mendizabal Mujika, Gurutze (2003). Euskara planaren instituzionalizatzeko proiektua Fagor Ederlan Koop. Elkartean. HIZNET 02-03 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Apaolaza Etxeberria, Xabier (2002). Lantegietako euskara planen ebaluazioak. HIZNET 01-02 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Larrea Mendizabala, Imanol (2002). Enpresetako eta herrietako euskara planen diseinua metodologia parte hartzailearen ikuspegitik. HIZNET 01-02 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Ugalde Alustiza, Iñaki (2002). Euskara planak lan munduan. HIZNET 01-02 ikasturteko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu honen lehen atalean azaldutakoen hariari jarraiki, gure buruari ondorengo galdera egin diogu: gure lan tokietan euskararen gaineko urratsak oztopatzen dituzten aurkako jarrera edota diskurtsoekin topo egiten dugunean zer egin, nola jokatu edota zein diskurtso garatu behar dugu?

Gaitza da galdera honi erantzun oso eta borobil bat ematea, baina, akaso, baliagarriak izan daitezkeen hainbat baliabide edota jarraibide orokor aipatzera ausartuko gara, erantzun edota diskurtso eraginkorra garatze aldera:

Irakurtzen jarraitu...