Pasa den astean UEUk antolatuta, Community Manager-en inguruko ikastaro praktikoa izan da Eibarren, hiru egunetan. Irakaslea Mikel Lizaso izan zen. Han esandako guztiak laburtzea ezinezkoa da, baina ikastaroari buruzko zertzelada batzuk eman nahi ditugu. Gainera, ikastaroko eduki guztiak publikoak dira eta han izango duzue ikastaroen berri.

Gainera, UEUkoen blogean ere agertzen dira Mikel Lizasori eta Naiara Perez de Villarreali egindako elkarrizketak.

Irakurtzen jarraitu...

AEK-k euskalduntzearen 4. maila lortzeko ikastaroa on line antolatu du.
MOODLE plataforma erabiliko dute ikastaroa emateko. Ikastaroaren materiala plataforma horrek eskaintzen dituen baliabideetara egokitu da. Horrela, zereginak, foroak, galdetegiak, wikiak, inkestak¬Ö erabiliko dira ikastaroan.

Ikastaroaren helburuak honako hauek izango dira:

Irakurtzen jarraitu...

Hiztegi juridikoa kontsultatzeko beharrari erantzuna emateko sortu zen hiztegiak on line ikastaroa, gero eta dokumentu elebidun gehiago idazten baitituzte.

Justiziako langileek, beraien intranetean aspalditik zeuzkaten baliabide horiek eskura baina askok eta askok ez zituzten erabiltzen. Ordubeteko ikastaro pertsonalizatua antolatu zen eta langileei euskararen inguruko kontsultak egiteko lanpostuan bertan dituzten baliabideak irakatsi zitzaizkien. Ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz eskaini zen eta langile askok hartu zuten parte.

Irakurtzen jarraitu...

Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia.

Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua handitzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.

Irakurtzen jarraitu...