Urriaren 23an (atzo) Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak 30+10 Mintegia izeneko enpresa eta hizkuntza kudeaketari buruzko jardunaldia ospatu zen hirugarren urtez.

Urtero legez helburu nagusia enpresei egun merkatuak eskaintzen dizkien euskarazko baliabideak aurkeztea da.

Bertan produktu, tresna, sofware eleanitzak, euskaraz ere lan egitea ahalbideratuko dienak eta enpresa batzuren esperientzia eta praktika onak aurkeztu dira..

Praktika on horien artean Emuneko bi lankidek aurkeztu zituzten bi. Aurkezpenean erabilitako materiala denon eskura jarri dugu:

Bidaltzailea: lantalan

Etiketak

Irakurtzen jarraitu...

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuak tailerrean lanean jarduteko txirbil-harroketari buruzko oinarrizko eskuliburua kaleratu du euskara hutsean.

Lana Iñigo Unanue teknikariak prestatu du. Duela lau urte Elgoibarko Makina Erreminta Institutuan langileentzako ikastaroak ematen ari zela, ondoko honekin ohartu zen: eskuartean erabiltzen zituzten apunte eta eskuliburuak zaharkituta zeudela eta liburu berri baten premia zuela.

Bera euskalduna izanik eta ikastaroak gaztelaniaz eman behar zituela ikusita, eskuliburu hau euskaraz egitea pentsatu zuen. Gainera, txirbil mekanizazio gaietan euskara hutsean dagoen eskuliburu kopurua urria denez, ahalegintxoak mereziko zuela pentsatu zuen.

Irakurtzen jarraitu...

Jardunaldien helburua euskarazko produktu, tresna eta praktika onak hurbiltzea izan zen Makina Erreminta sektoreko eta horien inguruko enpresetara.

Miguel Angel Mugika Elgoibarko alkateordearen eta Joxean Egaña IMHko zuzendariaren agurraren ostean, Miren Mateo Hizkuntza Politika Sailburuordetzako zuzendariak berba egin zuen Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaz, Lanhitz egitasmoaz eta makina erremintaren sektoreaz. Ondoren, Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteko (AFM) Mikel Artolak sektoreko enpresak euskara planak martxan jartzera animatu zituen.

Irakurtzen jarraitu...