Topaguneak hainbat erakunderekin lankidetzan Auzoko egitasmoa martxan jarri du Euskal Herriko sei herri eta auzotan honako helburu nagusiarekin: euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea.

Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen ditu Auzoko egitasmoak. Izan ere, Euskal Herrian hizkuntza aniztasun errealitate baten aurrean gaude. Bestalde, herritarrok, hizkuntza behar dugu elkarren artean komunikatzeko, jendartea osatzeko. Zeregin horretarako gure proposamena, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza gisa erdigunean jartzea da.

Irakurtzen jarraitu...

EMUN Kooperatibako lankide batzuei kulturarteko hezkuntza modulua Huhezin irakastea egokitu zaigu azken hilabeteetan. Euskara planen mundutik abiatu garen arren, kulturartekotasuna kontzeptu ezaguna zen guretzako, izan ere herrietako euskara planak garatzerakoan behin eta berriro atera izan zaigun kontua da.

Dena den, modulu horretan lan egiteak kontzeptuan sakontzeko aukera eman digu. Eta euskararen normalizaziorako oinarrizkoa den kulturartekotasuna, hemendik aurrera gure planetan txertatuko dugu.

Huhezin magisteritzako hirugarren mailako ikasleekin aritu gara moduluan. Eta horrek hezkuntzaren inguruko hausnarketa egitera ere eraman gaitu.

Zer da hezkuntza? Zer erakutsi behar da hezkuntza sisteman? Matematika, ingelesa, hezkuntza fisikoa…? edo pertsonak formatu behar dira? Ikasleak baliotan heztea hezkuntzaren ardura da?

Irakurtzen jarraitu...

Jardunaldiak antolatu dira Katalunian Hizkuntza eta Harrera gaiaren inguruan. Hiru saio eta hiru eztabaida: horietako bigarrenean (azaroaren 27an, ostirala, eguerdiko 12:30etan) Euskal Herriko esperientziaren berri emango du EMUNeko Imanol Larreak. Saioak zuzenean ikusi daitezke.

Imanol Larrea

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...

Joan den ostiralean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Etorkinak eta euskara goiburudun jardunaldia egin zen, XIV. Jagon Jardunaldia.

Sustapen batzordeak antolatu zuen eta Sagrario Aleman euskaltzain eta antolatzailearen hitzetan “etorkinekin lanean ari diren edota honetan adituak diren pertsonak ekarri ditugu, eta horien bitartez ikusiko dugu Euskal Herrian gizartea nola aldatu den, eta orain bizi dugun eleaniztasunak nola eragin dezakeen hizkuntza nagusiaren eta gutxituaren arteko harreman gatazkatsu horretan“.

Irakurtzen jarraitu...