MAPSA Orkoienen dagoen enpresa da, une honetan Nafarroan dagoen garrantzitsuenetarikoa langile kopuruari eta fakturazio datuei erreparatzen badiegu. Aurten, ospakizun bikoitza dute: batetik, MAPSA kooperatiba bihurtu zela 25 urte pasatu baitira; bestetik, Euskara Planak 10 urte bete dituelako.

20161114_093553

MAPSA 1957. urtean sortu zen, Huarte Taldeko SA gisa eta bere jabeak 1990ean porrot egin ostean, 1991ko azaroaren 11n enpresa kooperatiba bihurtu zen, egoera oso zail baten erdian; 141 bazkidek bere gain hartu zituzten aurreko zorrak eta, ordutik, Mondragon Korporazioaren baitan, 25 urteko ibilbidea osatu dute kooperatiba gisa.

25 urteko ibilbide hori ospatzeko, hainbat egitasmo eta ekitaldi egin dituzte urte osoan zehar; egitasmo horien artean nabarmentzekoa izan da, EMUNen laguntzarekin, argitaratu berri duten liburua. Liburu bakarrean jaso ditugu euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak; alde batetik irekitakoan euskarazkoa kontsulta daiteke; bestetik, berriz, gaztelaniazkoa.

Liburuari hasiera eta amaiera kooperatibaren lehendakariak eta zuzendari gerenteak ematen diote, hurrenez hurren. Horrez gain, Luis SarriƩs Sanz Soziologia Industrialean katedradunak jartzen du testuinguru historikoa, Nafarroako industrializazio prozesua ezagutu nahi duen edonorentzat kontsultarako ezinbesteko irakurgaia.

Barruko mamia osatzeko, berriz, hainbat langileri elkarrizketak egin genizkien. Halaber, hamaiketako baten bueltan elkartu genituen MAPSAren hainbat fundatzaile eta bazkide; horrela, giro goxoan, mokadu eta mokadu artean, garai desberdinetako testigantzak jaso ahal izan genituen, liburua pasadizo eta anekdotaz osatuz. Bilketa lana bukatzeko, MAPSAn gordeta zeuden hainbat katalogo eta argazki zahar gordailutik atera, eta digitalizatu egin behar izan ziren liburuan erabili ahal izateko.

Esan bezala, testuez eta itzulpenaz EMUN arduratu da; diseinuaz eta maketazioaz Larrama Creative eta inprimaketaz GraphyCems. Guztien elkarlanari esker, dagoeneko kalean da MAPSAren historia eta Nafarroako industrializazio garaia ederki azaltzen duen liburu interesgarri eta irakurterraza. 2.000 ale inprimatu dira guztira, bertako langileei ez ezik, MAPSAra bisitan doazenei edo interesa duen edonori oparitzeko.

Irakurtzen jarraitu...