Gureaz blai irratsaioak bigarren denboraldia hasi du orain dela gutxi. Aurrekoan 34 saio aireratu zituen Info7 irratiak (guztiak batu ditugu lantalan webgunean bertan), eta oraingoan momentuz hiru saio aireratu ditu Info7 irratiak (lantalanen ere entzungai daude).

Baina bigarren denboraldi honetan berritasunak dakartza irratsaioak. Saiatuko dira hilean behin pertsonaia ezagun bati elkarrizketa egiten bere hizkuntza portaeraz hitz egiteko eta hilean beste behin gai jakin bati buruzko elkarrizketa: hizkuntza ekologia, soziolinguistika, euskara eta gure egoera emozionala… Hizneteko hainbat egitasmori buruz ere hitz egin nahi dute; jendeak euskarari buruz, bere erabilerari buruz eta egoerari buruz egindako ikerketa lanetan ateratakoak komentatu nahi dituzte.

Horrez gain, jakina, lehen denboraldiko ildo beretik jarraituko dute: egoera arruntetan izaten ditugun hizkuntza gatazka txikiei konponbidea bilatzen.

Irakurtzen jarraitu...

2012ko udazkenetik hasita, Emunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Info7rekin batera, Gureaz blai irratsaioa ekoitzi du. Mintzatuko gara euskaldunon kezken inguruan? Hitz egingo dugu euskaldunon sentimenduez gure hizkuntza nonahi erabiltzen dugunean? Konpartituko ditugu egoera horiek gainditzeko baliabideak? Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta, hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz.

Udaren ostean, berriro itzuliko da irratsaioa antenara. Baina bitartean lehen denboraldiko irratsaio guztiak batu ditugu hemen:

Irakurtzen jarraitu...

Bihar izango da Arrasaten Lan Mundua Euskalduntzeari buruzko Konferentzia. Kontseiluak koordinatuta, lana euskalduntzearen inguruan lanean gabiltzan aholkularitzak ere antolatzaile gara.

Emunek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Info7 irratiarekin batera egiten du astero irratsaio bat. Aste honetakoa berezia izan da. Lan mundua euskalduntzeari buruzko saio monografikoa izan da. Horretarako, bi gonbidatu izan ditu saioak. Batetik, Jon Mugartegi izan da , Danobat kooperatibako kidea eta euskara koordinatzailea. Danobaten euskara plana abian jartzeko hartu zuten erabakiaz hitz egin digu enpresa ikuspegitik. Bestetik, Lurdes Altzibar izan dugu. Bera administrazioko langilea da. Euskara plaba martxan jarri zutenetik gaur egun arteko egoeraren berri eman digu, eta berak langile gisa nola bizi duen kontatu digu.

Lan mundua euskalduntzea: irratsaioa.

Irakurtzen jarraitu...

Urrian hasita, astero Info7 irratian Gureaz blai irratsaioa entzungai duzue. Irratsaio hau Emunek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ekoizten du.

Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa da, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia eginaz eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzen lagunduz. Euskaldun kontziente aktiboak laguntzeko irratsaioa (eta horren aktiboak ez direnak aktibatzeko ere).

Irakurtzen jarraitu...