Orain dela urte batzuk, skype euskaratu zuen Aitzol Arruabarrenak Emuneko laguntzarekin. Baina euskaratze lan hori gaur egun ez dago eskuragai.

Skypeko azken bertsioetarako euskaratze lana egin du Emun, Fagor eta Koniker arteko talde batek.

Itzulpena webgune honetatik jaitsi dezakezue: https://sourceforge.net/projects/skypeeuskarazkoitzulpena/files/

Irakurtzen jarraitu...

Azaroan, Lortu al dugu interneten ondo idaztea? Distintiva enpresak emandako “Interneten nola idatzi” izeneko ikastaroaren berri eman genuen lan ta lanen, baina 5. gomendioan planto egin genuen.

Oroimena freskatzeko hona 4 gomendioak:

  1. gomendioa: ez apaindu, komunikatu!
  2. gomendioa: ez adierazi, ez azaldu; solas egin
  3. gomendioa: enpresak NORTASUNA duela erakutsi behar du
  4. gomendioa: idatzi ikusteko, ez irakurtzeko

Eta gaurkoan,

Bosgarren gomendioa: diseinatu ondo esan nahi duzuna

Irakurtzen jarraitu...

Tarte luzean internet, sarea eta halako beharretatik urrun samar ibili banaiz ere, bat-batean niri ere egokitu zait halakoetan jantzi beharra. Hala, nire jakin-mina asetzera joan naiz Nola idatzi Interneten izeneko ikastarora, ikasteko prest, belarriak erne.

Eseri orduko Distintiva enpresako hizlaria hasi zaigu errenkadan gomendioak ematen, bata bestearen atzetik.

1 gomendioa: ez apaindu, komunikatu! Diseinatzea ez da diseinu politak egitea, ideiak komunikatzea baizik. Ondo pentsatu beharra dago zer komunikatu nahi dugun eta zein den hartzailea.

Irakurtzen jarraitu...