Otxandiotik Iruñerako bide jendetsua egin du aurtengo Korrikak.

Korrika ez da, baina, Otxandiotik abiatu den bakarra. Ipuinek, kantek eta olerkiek Bularretik Mintzorako bidea egin dute Otxandioko haurren eta gurasoen eskutik. Eta arrasto sakona utzi dute.

Haurrak hurrengo saioa noiz iritsiko irrikan, gurasoak umeen begirada ameslariekin hunkituta: doinu jolasak, adierazkortasuna, emozioa eta irribarreak. Azken batean, istorioekin eta jolasekin magia sortzen.

Bi taldetan banaturik, lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako 32 bat familia aritu dira hilean behin saioak eginez liburutegian. Hiru saio udazkenean eta beste hiru neguan. Eta ez pentsa, ez zaie gogoa itzali, datorren udazkenean ere jarraitu nahiko lukete eta.

Otxandioko etorkizuneko euskalduntasunerako zutabe da Bularretik Mintzora: sormenean, hizkuntzaren gozamenean eta kulturaren transmisioan. Ea datorren ikasturtean ere amets egiten jarraitzen duten Otxandioko txikiek eta handiek.

EZETZ ASMATU!

Txori ikusgaitzak dira

eta haur lokartuen ile artean

egin ohi dute habia.

Txori horiek eramaten gaituzte

lurralde urrunetara,

normalean ezinezkoak diren

lanak eta jolasak egitera

Iturria: IGERABIDE, J.K. (2001.). Mintzo naiz isilik. Elkarlanean

Irakurtzen jarraitu...

Askotan esan ohi da ipuin bat kontatzea dela bestearengana iristeko modurik eraginkorrena eta zuzenena. Ume-umetatik entzun izan ditugu ipuinak, irakatsi nahi den hori transmititzeko bide baitira, besteak beste.

irudia1

Askotan ez oso modu kontzientean, eta beste zenbaitetan euskararen normalkuntza lanetan ere ipuina bitarteko interesgarria izan daitekeela iritzita, hizkuntzaren sua piztu eta su horren bueltan zenbait mezu hedatzeko ipuinak kontatzen jardun izan dugu euskara planetan.

Honako hau adibide bat baino ez da. Fagor Ederlanen Gozatu euskara ahoan kanpaina jarri zen martxan Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Kooperatibako lankideei txupa-txusak banatu zitzaizkien eta, horrekin batera, Gozoki banatzailearen ipuina zabaldu zen lau haizetara.

Irakurtzen jarraitu...