Jone Urkizu EMUNkideak HIZNETeko bere sakontze egitasmoaren berri eman digu: lan munduko euskara planak hedatzeko baliagarria izan daitekeela abiapuntutzat hartuta, euskararekiko gizarte erantzukizuna komunikatzen al den aztertu du.

Horretarako, euskara plana duten Mondragon Korporazioko hainbat kooperatibaren web korporatiboak behatu zituen. Hauxe ondorio nagusia: gehienek ematen dute gizarte erantzukizunaren inguruko informazioa, ez ordea euskara edo euskal kulturari buruzkoa.

Mondragon Korporazioko kooperatiben balio-sisteman integratuta daude biak, bai gizarte erantzukizuna bai hizkuntzaren normalizazioa. Baina azterketaren emaitzek aditzera ematen dutenaren arabera, konbergentzia hori ez da kanpo komunikazioan islatzen. Beraz, landu beharreko gaia dela ondoriozta daiteke, baldin eta kooperatibek euskararen sustapenean duten erreferentzialtasuna sendotzea nahi badugu.

 

 

Irakurtzen jarraitu...