Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute; besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, idazkari judizialek, fiskalek eta auzitegietako medikuek.

Proiektu horren bukaerako helburua honako hau da: EAEko edozein epaitegitan auzi bat hasieratik amaierara –epaia eman arte– euskaraz izapidetzea. Iparra hori izanda, proiektu horretan parte hartzen ari direnen lana oraingoz bitarteko zereginetara bideratuko da, prozesu hori gauza dadin azpiegitura eraikitzera, hain zuzen ere.

DSC_0158

Joan den urtean Auzia Euskaraz proiektuan egindakoen artean nabarmenenak bildu dituzte eta, horrez gainera, beheko lerrootan 2015erako esku artean dituzten erronka nagusien berri ere ematen da.

Iazkoan

Hasteko, EAEko barruti judizial guztietako justizia jauregietan bilerak egin zituzten bertako abokatu eta prokuradore euskaldunekin proiektua aurkezteko, haiengandik proposamenak jasotzeko eta lantaldeak martxan jartzeko. Horrez gainera, 2014. urtean abokatu eta prokuradoreen bulegoetan e-Toolbar izeneko tresna informatikoa instalatzen aritu ziren. Guztira, autonomia erkidegoko 134 bulegotan  instalatu zuten iaz, ia 200 abokaturengana iritsiz.

Epaile, idazkari judizial eta fiskal euskaldunekin bilerak egin zituzten. Proiektuaren aurkezpena egin zieten eta hurrengo pausoak definitzeko laguntza jaso zuten. Auzia Euskaraz Batzordea eratu zen 2014an proiektuaren helburuak zehaztu eta eginkizunak bultzatzeko.

Komunikazio arloa ere landu zuten iazko urtean. Hainbat albiste eta bideo sortu zituzten proiektuaren berri emateko eta horiek kanal ugariren bidez zabaldu: bloga, buletina, twitter kontua… 2014an hiru lehiaketatan hartu dute parte: Buber, Q-epea eta Blogetan. Hiruretan finalista izatea lortu dute.

Amaitzeko, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu zuten, egun horretan, Euskara Emaileen komunitatearen sorreraren berri eman zuten eta izena emateko kanpaina hasi.

Aurtengoan

2014an egindako hainbatek jarraipena izango dute aurten ere, esaterako, jarraituko dute e-Toolbarra abokatu eta prokuradoreen elkargoetan instalatzen, komunikazio arloa lantzen eta eragile euskaldunekin bilerak egiten.

Bestalde, Euskararen Egunean aurkeztu zuten Euskara Emaileen Komunitatean parte hartzeko kanpaina izango da aurten proiektuak izango duen ardatzetako bat: Eman zeure euskara!

Horrez gainera, euskaraz sartutako demanden kasuan jarraitu beharreko protokoloa zehaztu eta inplantatzeko asmoa dute 2015ean. Horrekin lotuta, aurtengo egitasmoetako bat da euskarazko izapidetza ahalbidetzen duten tresna informatikoen gaineko prestakuntza ematea epaitegietako langileei.

Bukatzeko, legeen itzulpenarekin ere aurrera jarraituko dute.

Irakurtzen jarraitu...

Epaibi Justizia Saileko hizkuntza-normalkuntzarako lan-taldea da, eta Aitor Gorostiza da lan-talde horretako Bizkaiko koordinatzailea.

Badira hilabete batzuk Justizian “Auzia Euskaraz” proiektua abian jarri dutenetik eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Aitorrek: zeintzuk diren helburuak, zer egin den orain arte, zer dagoen egiteko, zein aukera eta zailtasun dauden…

Auzia euskaraz from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko politika, aurreko zenbait ekintza gorabehera, 1996an hasi zela esan dezakegu, Eusko Jaurlaritzak justiziaren arloko funtzionarioen eta baliabide materialen eskumena jaso zuenean. Ordura arte euskarak ez zuen ia lekurik epaitegietan, ez ahozko harremanetan, ez agiri judizialetan, ez aplikazio informatikoetan.

Irakurtzen jarraitu...

EAEko 14 barruti judizialetako langileek egindako eta EMUNek kudeatutako euskara hutsezko berripaperaren lehen zenbakia kalean da dagoeneko.

ZUZENBERRI epaitegietako albisteekin osatutako aldizkaria da. Baina albisteez gain, elkarrizketak, atsotitzak, txango proposamenak, denborapasak eta abar aurkituko dituzu. Oraingoz 500 ale banatuko dira eta urtean bi zenbaki argitaratzea aurreikusten da.

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu honetan Justizia Administrazio esparruko idatzizko dokumentazioaren erabileraren bilakaerari erreparatu nahi diogu. Ezin dugu ahaztu, bestalde, erabilerak aurrera egingo badu, babes juridikoa emango dion legeria behar duela oinarri sendo. Eta egia da arlo horretan gabeziak ere badaudela: esaterako, Estatuko Administrazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du 152/2008 Dekretuaren aurka, eta kontuan izan behar dugu dekretu horren bidez arautu duela Eusko Jaurlaritzak EAEko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua.

Dena den, legerian ditugun gabeziak gorabehera, Justizia Administrazioan dihardugun eragileok ibilbidean aurrera egin behar dugu, urruneko helmugak jarri beharrean gertuagoko helburu zehatzagoak eta neurgarriak jarriz.

Irakurtzen jarraitu...