Euskolabel aspaldi hasi zen euskararen normalizaziorako urratsak egiten. Adibidez, kontsumitzaileari begirako produktuetan hasieratik izan da bi hizkuntzatan aritzeko erabakia. Orain dela urte batzuk, Bai euskarari ziurtagiria ere eskuratu zuen Euskolabelek.

Hala ere, 2007an hasi zen euskararen normalizazioaren bidea sendotzen. Urte horretan jarri zen martxan Euskara Plana eta ordura arte egiten zena sistematizatu egin du. Pauso horien erakusgarri 2009an lortu zuen Euskolabelek zilarrezko Bikain ziurtagiria.

2012an urrats berria egin dugu ibilbide horretan: Hizkuntza kudeaketaren eskuliburua.

Irakurtzen jarraitu...

Orain dela urte eta erditik, Kalitatea Fundazioko hiru langile astero birritan igotzen dira jantokira arratsaldeko 4tan. Ez doaz sabela berdintzera, euskara ikastera baizik. Gaur eurengana jo dugu euren usteak eta iritziak ezagutze aldera, eta bide batez animoak ematera. Ea zer kontatu diguten Celiak, Alvarok eta Montsek.

Irakurtzen jarraitu...

Dagoeneko badira hamabi urte baino gehiago EMUN hizkuntza aholkularitzak Arrasaten hizkuntza zerbitzuak eskaintzeari ekin zionetik. Ibilbide honetan zehar, lan mundua euskaldundu eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin jardun izan dugu EMUNen.

Ezarritako erronka berriei heldu eta lan eremua zabaltzeko beharrak eraginda, EMUNek Bizkaian bulegoa zabaldu zuen orain gutxi, Derion hain zuzen ere.

Arlo sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketak gaur egun duen garrantzia azpimarratu, euskararen erabilera areagotzeko planak dituzten zenbait kasu azaldu eta Bizkaiko enpresen artean euskararen presentzia sustatzeko helburuekin Derioko Laia Hotelean antolatu du gaur Emunek Hizkuntzen kudeaketa, LEHIARAKO aukera izeneko jardunaldia.

Bertan parte hartu dutenen artean hainbat erakunde (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Txorierriko udalak, ……), garapen agentzia, enpresa, sindikatu, kultur elkarte eta euskaltegietako ordezkariak ikusi ahal izan ditugu, guztira 80 pertsona inguru elkartu gara.

Irakurtzen jarraitu...

Joan den astean Euskal Herrian izan dira David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz. Biak 7dquatre enpresako kideak dira. Enpresa aurreko urte bukaeran sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmotan.

Euskal Herrira egindako bidaiaren helburu nagusia EMUN Koop.E-n. egiten dugun lana ezagutu eta hemen ikasitakoa beraien errealitatera egokitzeko aukerak aztertzea izan da.

Irakurtzen jarraitu...