Kike Amonarriz izan zuten hizlari MONDRAGON Korporazioko euskara koordinatzaileek ekainaren 11n. Hitzaldia Zentro Korporatiboan izan zen. “MONDRAGON euskararen irradiazio gune” izenpean, hainbat gai landu zituen Kikek. Laburpen modura ondoren azaltzen diren ideiak jaso genituen. MONDRAGONen aldizkariak Kikeri eginiko elkarrizketa TU Lankide.com-en dago eskuragarri.

  • Euskalgintza hausnarketa garaian dago
  • Nolakoak gara? Munduan hizkuntza bakoitzak duen hiztun kopurura kontuan hartuta 1etik 10era osatutako eskalan, euskarari 9 dagokio. Argi! txikiak bai, baina orokorrean uste duguna baino indartsuagoak. Hala ere, ezin ukatu euskararen egoera ahula dela hegoaldean, eta desagertzeko zorian iparraldean.
  • Erantzukizun handia dugu, baita gure herritik harago ere: munduko hiztun komunitate minorizatu asko Euskal Herrira begira dauzkagu. Esportagarria den eredu bat ari gara garatzen.
  • Lurralderik gabeko espazio komunikatiboa irabazi behar dugu: eskuragarritasuna. Euskara erabili ahal izateko eskuragarri ipini behar da.
  • Euskara lurralde mapak izandako bilakaerari erreparatuta, izandako atzerapenaren gainetik jarri beharko genukeen ikuspegia da euskararen biziraupenarena. Nola lortu dugu bertan jarraitzea? Nola iraun du hiztun komunitateak?
  • Minoria aktiboa: ezinbesteko protagonista. Zain bazaude, ez duzu ezer jasoko. Euskara batzordekideok, teknikariok eta euskara koordinatzaileok egiten ez badugu, nork egingo du? Zuek, euskara koordinatzaileak, zarete kooperatibetako euskararen erdigunea, bihotza eta motorra. Euskararentzat garrantzitsuak zarete, euskara zuentzat garrantzitsua delako.
  • MONDRAGONek egiten ez badu, zein enpresa taldek egingo du? Gu gara minoria aktibo hori gaur egun lan munduan, euskararen biziraupena ziurtatu duen minoria aktibo hori. Mondragon, euskararen irradiazio gunea!
  • Euskararen liderrak zarete. Garrantzitsuena ez da zuek euskaraz asko egin eta exijitzea, euskaraz gehiago egin dadin lortzea baizik. Harremanetarako gaitasuna landu. Jendea motibatu eta zoriondu, zailtasunak detektatu, erritmoak egokitu, energiarik alperrik ez galdu… eta batekin eta bestearekin egon, solas egin, kafe asko hartu…
  • Jendea oso prest dago parte hartzeko: jendeari gauzak ondo planteatzen zaizkionean gustura apuntatzen da. Gauzak planifikatu, funtzioak ondo banatuz gero…jendeak parte hartzen du.
  • Seduzitu: beste egoeretan egiten duguna ekarri euskarara. Ez da seduzitzen hitz egin gabe, jendearekin egon gabe…
  • Hizkuntza egoera hobetzeko gako batzuk: helburu ilusionagarriak eta argiak ezarri, zailtasunak identifikatu eta gainditu, merezi ez dutenekin ez denborarik galdu, jendearekin egon eta ilusionatu.
  • Biktimismoa da hartu daitekeen jarrerarik txarrena
  • Kooperatibismoaren oinarri filosofikoek bat egiten dute euskalgintzako oinarriekin (parte-hartzea, elkartasuna, duintasuna…)
Irakurtzen jarraitu...

Soziolinguistikaren inguruko ezagutza lantzeko egin genuen mintegian landutako hirugarren hitzaldia Kike Amonarrizena izan zen. Bertan aipatutako hainbat ideia jaso ditugu azpian. Lehen saioa Jon Sarasuarena izan zen eta bigarrena Lorea Agirrerena.

Kike Amonarrizen hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...