Lehendakariak, zuzendari nagusiak eta Kontseilu Sozialeko kideak bilera bakarrean batu dituzte Fagor Taldean, arratsalde batez, euskara biziberritzeko Fagorrek markatutako lan ildoen bueltan.

Fagor Taldeko organoetako kideak elkartu eta euskararen biziberritzeari buruz jardutea zen asmoa. Eta zehazki, Fagorrek hurrengo epealdi estrategikoan garatuko dituen ildoak testuinguru ezberdinetan kokatzea.

Historia, ekintza eta kanpo-begirada

Joxean Alustizak, Fagor Taldeko Lehendakariak, hurrengo urteotako lan eta ardurak azaldu zizkien bertaratuei; besteak beste, organo bakoitzak izango dituen lanen errepasoa egin zuen. Aurretik eta ostean, baina, beste bi hizlarik osatu zuten mahaia: Amaia Baldak eta Mikel Irizarrek.

Amaia Baldak, hizkuntza aholkulari eta Emuneko Lehendakariak egin berri duen ikerketa soziolinguistikoa aurkeztu zuen eta azken 100 urteei egindako errepasoarekin erakutsi zuen industrializazioak Debagoienan eragindako aldaketa soziolinguistikoa.  Mikel Irizarrek, orain gutxi arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendari izandakoak eman zion amaiera saioari,  eta  kanpoko begiekin  Fagorren lana baloratzeko tartea hartu zuen. Fagorrek, eta Fagorrek bezala kooperatiba askok lan mundua euskalduntzeko egindako eta egiten diharduten lana eta hori gizarteratu beharra azpimarratu zituen.

 

Ainhoa Mendibil (Emuneko kidea)

Irakurtzen jarraitu...