Euskararen normalizazio prozesuaren gakoetako bat euskararentzat eta hiztunentzat espazioak eskuratzea da. Hizkuntza batek bizirauteko ezinbesteko ditu nagusi izango den espazioak: arnasguneak. Espazio berean bi hizkuntzatan ezin da jardun modu iraunkorrean, beti, bat nagusitzen baita. Ez da nahikoa gainera, euskararen lekua sinbolikoa edo bigarren mailakoa izatea espazio horietan. Nagusi izatera heldu behar du, eremu horretan iraungo badu eta normalizatuko bada.

Euskaldun kopuru handia duten herrietako hizkuntza egoera indartzen laguntzeko ekimena abiatu zen 2012ko maiatzean. Kontseiluak dihardu, Uema eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean egitasmo hau bideratzen, eta Gipuzkoako Foru Aldundia dute bidelagun.

Emun aholkularitza ere ekimen honetan parte hartzen ari da. Emuneko teknikaria, Ruben Beitia dabil zeregin honetan eta berak kontatu dizkigu bideo bidez ekimen honen helburuak, antolaketa, tailerrak eta ondorioak.

Irakurtzen jarraitu...

Bihar izango da Arrasaten Lan Mundua Euskalduntzeari buruzko Konferentzia. Kontseiluak koordinatuta, lana euskalduntzearen inguruan lanean gabiltzan aholkularitzak ere antolatzaile gara.

Emunek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Info7 irratiarekin batera egiten du astero irratsaio bat. Aste honetakoa berezia izan da. Lan mundua euskalduntzeari buruzko saio monografikoa izan da. Horretarako, bi gonbidatu izan ditu saioak. Batetik, Jon Mugartegi izan da , Danobat kooperatibako kidea eta euskara koordinatzailea. Danobaten euskara plana abian jartzeko hartu zuten erabakiaz hitz egin digu enpresa ikuspegitik. Bestetik, Lurdes Altzibar izan dugu. Bera administrazioko langilea da. Euskara plaba martxan jarri zutenetik gaur egun arteko egoeraren berri eman digu, eta berak langile gisa nola bizi duen kontatu digu.

Lan mundua euskalduntzea: irratsaioa.

Irakurtzen jarraitu...

Maiatzaren 15ean Nafarroan inoiz egin den manifestaziorik handienean milaka pertsonak oinarrizko lelo baten alde egin zuen: Euskaraz bizi nahi dugu!!! Egia esan, manifestazioaren prestakuntzan ohartzen hasiak ginen herritarrek aski arin egin zutela bat lelo horrekin.

Hala ere, leloa izatetik haratago jo nahi dugu Euskaraz bizi nahi dut esaldiarekin; lelotik pentsamendurako jauzia egin behar dugu. Izan ere pentsamendua aldatuz sortzen dira aldaketa sozialak.

Irakurtzen jarraitu...

Euskararen Gizarte Erakundeek ‘euskaraz bai’ adierazpenarena osatu dute; bertan euskararen egoeraren balorazioa egiteaz gainera, etorkizunerako erronkak ere azaltzen dira. Adierazpen honen bidez, Kontseilua jendartean ‘euskaraz bai’ esan eta egiteko proposamena zabaltzen ari da. Dagoeneko Kontseiluko sortzaileek, euskal kirolariek, sindikatuek, kulturgileek eta hainbat herritarrek eman dute beren babesa.

Edozein herritarrek atxikimendua emateko bidea hau da: www.kontseilua.org/euskarazbai

Bidaltzailea: Kontseilua
Irakurtzen jarraitu...